Borrar
Kimuak 2025

Aurtengo katalogoa osatzen duten zazpi film laburrak, aukeratuak

Euskal produkzio hauek orain nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da

DV

Donostia

Viernes, 9 de mayo 2025, 11:58

'Dicen que tu padre' (Aitor Abio), 'El regalo' (Lara Izagirre), 'Erreka zoko hortan' (Ekaitz Bertiz), 'Habana industrial' (Ainhoa Ordoñez Yraolagoitia), 'La mancha del jaguar' (Ricardo del Conde), 'Ultramarino' (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti) eta 'Sueños de viernes' (Harrotu Ileak kolektiboa) izango dria Kimuak programaren 2025 urteko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak, egitasmoaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadi elkartearen bitartez egituratzen den programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede, eta, urtero bezala, euskal film laburren hautaketa nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da.

Bada, Kimuak 2025 katalogoak fikzioa, dokumentalaren forma desberdinak eta esperimentala jasotzen ditu. Filmetako bi euskara hutsean eginak daude, beste bat euskaraz, gaztelaniaz eta marokoar darijaz, eta lauk gaztelania dute hizkuntza nagusi. Zazpi film laburretatik hiru emakumeek zuzendu dituzte eta beste bat talde misto batek egin du, eta aukeratutako filmetako bi egileen lehenbiziko edo bigarren lanak dira.

Kimuak programaren 28. ediziaren deialdira aurkeztutako 41 proposamenen artean hautatu ditu epaimahaiak zazpi film laburrak. Aitor Oñederra Animadeba Debako Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren sortzailea eta zuzendariak, Alejandra Trelles Uruguaiko Zinematekako zuzendari artistiko eta Uruguaiko Nazioarteko Zinemaldiko zuzendariak eta Maria Juarez Directed by Women Spain jaialdiko zuzendariak osatu dute aurtengo balorazio eta hautaketa batzordea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurtengo katalogoa osatzen duten zazpi film laburrak, aukeratuak

Aurtengo katalogoa osatzen duten zazpi film laburrak, aukeratuak