I. Altuna
Donostia
Jueves, 13 de marzo 2025, 17:01
Bernardo Atxagaren 'Behi euskaldun baten memoriak' liburua gazte literaturaren klasiko bat da, non protagonista behi gazte bat den eta, edozein nerabek bezala, oinarrizko galdera existentzial eta ezinbestekoei aurre egin beharko dien. 1991 urtean argitaratu zuen lehen aldiz Pamiela argitaletxeak eta ordutik hainbat edizio desberdin iritsi dira.
Publicidad
Bada oraingoan, erakusketa bat garatu dute Karrikiri Elkarteak eta Pamiela Argitaletxeak, elkarlanean. 'MO. Behi euskaldun baten memoria' Nafarroako Liburutegiko Erakusketa Aretoan bisita daiteke maiatzaren 10era arte.
Erakusketak argigarriak, testuak, landa eremuko tresnak, pankartak, proiekzioak eta multimedia materialak biltzen ditu eta Bernardo Atxagaren 'Mo. Behi euskaldun baten memoriak' liburuan eta Pello Varela gidoilariaren eta Juan Suarez marrazkilariaren 'MO' eleberri grafikoan oinarritzen da.
Bigarren Hezkuntzako irakasleek landutako proposamen didaktiko honen helburua, hain zuzen ere, ilustrazioetatik abiatuta bidaia bisual bat egitea eta iraganera itzultzea da, oraina ulertzeko ariketa gisa, erantzun baino galdera gehiago sortu asmoz. Erakusketa liburutegiko ordutegian bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera 8:30ak eta 20:30ak bitartean, eta larunbatean 8:30etik 13:30 era, sarrera doan delarik. Gainera, goizez, aurrez hitzartutako bisita gidatuak egingo dira Iruñerriko hainbat eskola, ikastola eta instituturekin, baita euskaltegiekin ere. Datozen hilabeteetan liburutegi sareko beste 10 liburutegitan izango da proiektua, Nafarroa osoan zehar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.