
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Sábado, 11 de mayo 2024
Kultura, umorea eta futbola uztartuko ditu Korner jaialdiak bere zazpigarren edizioan. Real Sociedad Fundazioaren eskutik, egitarau oparoa antolatu da Donostiako hainbat gunetan ekainaren 4tik 8ra bitartean. Aurten, Eduardo Chillidak protagonismo berezia izango du bere jaiotzaren mendeurrena aitzaki, eta Jon Plazaola aktoreak koordinatuko du Mikatza izenburupean antolatzen diren euskarazko bakarrizketak.
Korner jaialdiak kulturalen eta futbolaren arteko harremanak aztertzen ditu, solasaldiak, proposamen eszenikoak, erakusketak eta jarduera ludikoak barne hartzen dituen programa baten bidez. Egitarau osoa maiatzaren amaieran iragarriko bada ere, aurrerapen gisa festibalak jakinarazi du Chillida eskultorearen presentzia nabarmena izango dela aurtengo edizioan. Realeko atezaina izan zen gaztetan artista donostiarra eta behin baino gehiagotan adierazi zuen esperientzia horrek artearen ikuskeran duen garrantzia. Honela, Real Sociedad Fundazioak eta Chillida Lekuk indarrak batu dituzte harreman hori aztertzeko, eskultorearen jaiotzaren mendeurrena betetzen den urte honetan.
Era berean, Real Sociedad Fundaziotik azpimarratu dutenez, Kornerrek bere atal arrakastatsuenetako baten aldeko apustua egin du berriz ere: Monologolak/Monologoles, futbolaren mundua eta inguruko guztia umorez jorratzen duena. Oraingoan Jon Plazaola aktorea da Mikatza izenburupean euskarazko bakarrizketak koordinatzen eta aurkezten dituena. Bakarrizketa horiek espresuki jaialdirako sortu dira eta ekainaren 7an, ostirala, Antzoki Zaharrean gozatu ahal izango dira. Kepa Errasti eta Getari Etxegarai aktoreek laguntzen diote Plazaolari.
Ikuskizun honetarako sarrerak (18 euro) dagoeneko salgai daude Donostia Kulturako leihatiletan, bere webgunean (www.donostiakultura.eus) eta Kornerren webgunean (www.korner.eus).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.