
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A,
Sábado, 13 de julio 2024, 17:54
Emakume sortzaileak laguntzea helburu duen Etxe Betea proiektuak, bosgarrenez 'Una Habitación Propia' izeneko egoitza artistikoan parte hartzeko epea ireki du. Virginia Woolfen oinarritutako proiektua da, non emakume zinemagileek beren film luzeak garatzeko aukera izango dute 2024ko urritik 2025eko ekainera arte. Aurtengo deialdian, bi emakume zinemagile aukeratuko dira. Aurreko deialdietan Naiara Carmona, Estibaliz Urresola, Ainhoa Rodríguez, Mikele Landa eta María Herrera izan ziren hautatuak. Aurtengo deialdian parte hartzeko epea abuztuaren 23an amaituko da.
Gariza Filmsek sortutako Una Habitación Propia proiektua, Basque Know How Fundazioak bultzatzen du eta BBK eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.
Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, egoitza artistiko bat euskarazko proiektu batek jasoko du eta bigarrena beste edozein hizkuntzatan garatuko den film batentzat izango da (gaztelania, katalana, galiziera, aranera, balentziara, ingelesa, beste batzuk…). Egoiliar bakoitzak norbanako gela bat izango du, Bilboko eraikinik esanguratsuenetako batean, eta 5.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Bi egoiliarrek proposatuko dute nor izango den bakoitzaren aholkularia, eta Etxe Beteak mentore horiek Bilbora ekarriko ditu. Hilean behin bilduko dira egoiliarrak beren mentoreekin.
Egoitza artistikoa edozein adin, nazionalitate eta esperientziako emakumeei zuzenduta dago, baldin eta sortzen ari diren film luzea garapen-faseko lehengo urratsetan badago. Ikastaroa hiru blokek osatzen dute. Lehenengoa, sortzaileek aukeratutako gaien ikerkuntzan oinarrituko da. Bigarrena, gidoiaren lehen edo bigarren bertsioa sortzeko bideratuta dago, proiektu bakoitzaren beharren arabera. Hirugarrenaren helburua, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzea eta proiektu bakoitzerako ekoizleak edo laguntza ekonomikoak bilatzeko estrategiak baloratzeko izango da.
Egoitza artistikoan, parte-hartzaileek, ikuspunutu feministatik abiatuta, Etxe Beteko laguntza izango dute denbora guztian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.