I. A.
Donostia
Sábado, 10 de mayo 2025, 18:15
Euskalgintzaren Kontseiluak helduen euskalduntzerako «urrats eraginkorrak» hartzea eskatu eta Helduen Euskalduntzearen Agentzia sortzea proposatu du, politika eta baliabideak elkarlanean bideratzeko. Eskaera hauek aste honetan eman ditu ezagutzeko Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean egindako agerraldian.
Publicidad
Helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearekin elkarlanean landutako 'Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena' dokumentua eraman zuen Kontseiluak Legebiltzarrera. Dokumentu honek bi ardatz ditu, ikasketen doakotasuna eta ikasteko beharra sustatzea, alegia, eta horretarako tresna bat ere jasotzen du: Euskal Herri mailako agentzia bateratua.
Kontseilutik jakinarazi dutenez, proposamenaren abiaburua 2021ean aurkeztu zen 'Batuz Aldatu' adostasun sozialean dago, askotariko 110 gizarte eragilek sinatutako dokumentuan, hain zuzen ere.
Bertan, hizkuntza politiken helburua euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea izan beharko litzatekeela zehaztu zen, eta helburu horri begira, hizkuntza politikek bi norabide hartu behar zutela: batetik, hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatzea, herritar guztiek euskaraz aritzeko gaitasun egokia izan dezaten; bestetik, euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu eta elkarlotzea, hala nahi duen edonork ez dezan izan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik.
Era berean, Kontseiluak iritzi dio euskara ikasteko eskubidea ezin dela baldintzatu gaitasun ekonomikoaren arabera, eta, horregatik, lehen urrats gisa ikasketen doakotasunaren beharra aldarrikatu du, herritarrek inolako kosturik gabe euskaraz ikasteko aukera izan dezaten. Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako proposamenak 2017an aurkeztutako 'Doakotasunerazko bidean' izeneko txostena osatzen du eta segida ematen dio.
Edonola ere, Kontseiluarentzat, doakotasuna ez da baldintza bakarra, euskara ikasteko beharra ere sustatu behar baita, eta horretarako bi motibazio mota landu behar direla, pragmatikoa (instrumentala) eta afektiboa.
Publicidad
Horrez gain, hizkuntza politikako zenbait neurri hartu behar dira lehentasunezko zenbait eremutan (istrazioa, hezkuntza, eremu sozioekonomia, ingurune digitala), herritarrek euskara ikasteko erabakia har dezaten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.