Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Fernando Truebak emango dio amaiera Jazzinema zikloari ostiralean

'Dispararon al pianista' filmaren proiekzioaren ondoren solasaldia eskainiko du

I.A.

Donostia

Miércoles, 24 de julio 2024, 18:08

Jazz doinuak hasi dira Donostia hartzen. Egun hauetan ia 80 kontzertu izango dira Jazzaldiaren programazioaren baitan. Baina bitartean, zinema eta jazz doinuak uztartzen dituen Jazzinema zikloak ostiralean eskainiko du bere azken emanaldia Tabakaleran. Fernando Truebaren 'Dispararon al pianista' filma proiektatuko da 19.00etan, zazpigarren edizio honi amaiera emanez. Filma amaitutakoan, zuzendariak, Fernando Truebak, solasaldia eskainiko du, eta filmaren inguruko ikuspegiak bertara hurbiltzen diren zaleekin partekatuko ditu.

Fernando Truebak eta Javier Mariscalek 'Chico y Rita' bikainaren ondoren elkarrekin zuzendutako azken ekoizpena da 'Dispararon al pianista' (2023). Júnior pianista brasildarrari buruzko animaziozko dokudrama da. Júnior, 1976an bahitu ondoren, Buenos Airesko Armadaren Goi Ikastegi Mekanikoan (ESMA) egon zen giltzapetuta. Azkenean, hil egin zuen Jorge Rafael Videla diktadore argentinarraren poliziak. Vinícius de Moraes, João Gilberto, Caetano Veloso eta Gilberto Gilen abestiek osatzen dute, besteak beste, lan horren soinu-banda.

Truebaren filma aurtengo edizioan proiektatzen den laugarrena da. 'Elis & Tom. Só tinha de ser com você' lanak eman zion hasiera zikloari, Bigarren proiekzioa 'Orfeu negro- Orfeo beltza' izan zen, soinu-bandan bossa nova doinuak nahita bildu zituen lehenbiziko proiektua. Hirugarren proposamena 'Miúcha. A voz da bossa nova' (Liliane Mutti, Daniel Zarvos, 2022) dokumentala izan zen, non Heloísa María Buarque de Hollanda Miúcharen bizitza kontatzen den.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Fernando Truebak emango dio amaiera Jazzinema zikloari ostiralean

Fernando Truebak emango dio amaiera Jazzinema zikloari ostiralean