Borrar
Azokako irekiera ofiziala, azoka laguntzen duten euskal zientzia- eta teknologia-sareko eragileekin eta ekimenaren babesleekin.

Gazteak protagonista Elhuyar Zientzia Azokan

Larunbata arte, ikasturtean zehar egindako zientzia eta teknologiako 160 proiektu baino gehiago erakutsiko dituzte 12-18 urteko gazteek Bilboko Areatzan

I. A.

Donostia

Miércoles, 28 de mayo 2025, 12:47

Elhuyar Zientzia Azokaren 2025eko edizioa abian da Bilboko Areatzan. Asteazkenen honetan eman zaio hasiera irekiera ofizialarekin eta larunabata arte 60 ikastetxetako 640 gaztek hartuko dute parte. Bertan, ikasturtean zehar egindako zientzia eta teknologiako 160 proiektu baino gehiago erakutsiko dituzte 12-18 urteko gazteek.

Guztira, 640 gaztek hartuko dute parte Elhuyarrek antolatutako azokan. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira bertan: Vila-realdik (Valentziako Erkidegoa), Kataluniatik, Burgostik, Galiziatik eta Italiatik etorriko dira beste 9 talde.

Aurkeztuko diren 160 proiektuak Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatu dituzte (GJH) gazteek, hala nola, Osasuna eta ongizatea, Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, Hiri eta komunitate jasangarriak, Industria, berrikuntza eta azpiegitura eta, azkenik, Klimaren aldeko ekintza. Erronka globalei buruz hausnartu dute, eta beren ingurune hurbilenetik irtenbideak proposatu dituzte. Ikuspegi horri esker, curriculumeko edukietan sakontzeaz gain, etorkizun bidezkoago eta jasangarriagoa eraikitzeko izan dezaketen zereginaz jabetu dira ikasleak.

Ikertzaileak ere izango ditugu Areatzan gazteen proiektuak ebaluatzen eta datu guztiak jasota, sari-banaketa larunbatean bertan egingo da, maiatzaren 31n, 13:00etan. Ikasketa-bekak eta Espainiako zein nazioarteko azoketarako bidaiak irabaziko dituzte sarituek.

Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailaren, FECYTen (Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza du. Helburua da gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea. 2013an lehen edizioa egin zenetik gaur arte, 12-18 urte bitarteko ia 4.000 gaztek aurkeztu dituzte proiektuak eta guztira 1.000tik gora ikerketa-proiektu edo proiektu teknologiko inguru aurkeztu dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteak protagonista Elhuyar Zientzia Azokan

Gazteak protagonista Elhuyar Zientzia Azokan