
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Sábado, 30 de marzo 2024, 16:59
Apirilaren 8an hasiko da 2023ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina Gipuzkoan eta, ohi bezala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA), bertako kide diren udalekin eta foru ogasunarekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko du aurten ere, herritarrek istrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian.
Orain arte, Gipuzkoan 92.173 herritarrek eskatu dute Ogasunarekiko harreman hizkuntza euskara izatea eta, beraz, hasieran jarritako 100.000 laguneko helburu sinbolikoa kanpaina honetan gainditzea espero dute. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, eta horretan eragin nahi dute UEMAk eta udalek, herritarrei istrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.
Gipuzkoan, aurten ere, 'Ogasunarekin euskaraz' leloa erabiliko du aldundiak, eta UEMAk ere halaxe gehituko du Gipuzkoako udaletara zabaldutako euskarri guztietan.
Aurtengo kanpaina apirilaren 8an abiatuko da Giuzkoan. Egun horretan hasi eta uztailaren 1a bitartean onartu ahal izango dira errenta autolikidazio proposamenak; Errenta eta ondarearen Internet modalitateari dagokionez, epea apirilarean 11n hasi eta uztailaren 1ean amaituko da; errenta mekanizatua egiteko epea apirilaren 16an zabalduko da eta uztailaren 1ean amaitu (hitzordua apirilaren 12tik aurrera eskatu ahal izango da).
UEMAk, ohi bezala, udalekin eta hainbat erakunde publikorekin elkarlanean bideratzen du errenta euskaraz egiteko kanpaina, eta foru ogasun, eskualde edo udal elkarte bakoitzak moldatzen du bere beharren arabera. Mezu orokorra berbera da kasu guztietan, baina foru ogasun, eskualde edo udal elkarte bakoitzak bere errealitate soziolinguistikoaren arabera moldatzen du kanpaina eta mezua. Baita udal bakoitzak ere, dagozkion datuekin eta bilakaerarekin. Horiek azaltzeko, besteak beste, 'Errenta aitorpena euskaraz' lelodun kartel orokorra eta azalpen kartela jarri ditu eskura UEMAk, nork bere arabera moldatzeko aukerarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.