
Ver fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver fotos
Amaia Núñez
Orexa
Sábado, 10 de abril 2021
Erlojua gainean daramagun garai honetan, gutxitan gogoratzen gara eliza eta udaletxeetan dauden ordulariez. Horietako askok gutxienez mende bat daramate hor, eskuz ajustatu behar zirenak erregulartasunez ordua ondo ematea nahi baizen.
Erloju horietako asko ingeniaritza lan ederrak dira, orratzak mugitzeko eta kanpaiak jotzeko behar ziren kontrapisuekin. Lan hori egiteko maisu-lana behar zen, ia horretan espezializatzen ziren errementariena. Hemen inguruan ere baziren, eta horietako bat zen Jose Ignacio Zubillaga Zubeldia, orexarra jaiotzez, baina bere lana bereziki Albizturren eta Tolosan egindakoa.
Jaundabarren baserrian jaio zen 1868an, zazpi anai-arrebetatik laugarrena zen. Baserria Altziturrieta eta Paskualeneren artean zegoen, 1980 inguruan desagertu zen eta gaur egun ez da aztarnarik geratzen. Gazte zela joan zen Betelura. Han Bonifacio Yereguirekin ikasi zuen ofizioa. Yeregui errementari eta erlojugilea zen, bere sendiko laugarren belaunaldia, eta Gipuzkoa eta Nafarroatik kanpora ere hainbat erloju egin zituztenak. Donostiako Artzai Onaren katedralekoa ere Yeregitar batena da, Benito Yeregui Goldaracenarena.
Ziurrenik Bonifacio Yereguiren lantegian ezagutu zuen Ignazio Zubillagak erlojugile lana eta laster hasi zen bere erloju propioak egiten. Honela, 1889an Albizturren jarri zen, Errekalde etxean, atzeko aldean sutegia ere bazuena. Han egon zen 1905 urtera arte eta bertan jaio ziren bere seme-alaba guztiak. Horietako hiruk, Ceferinok, Josek eta Pedrok, aitaren lanbidea jarraitu eta Tolosan lantegia izan zuten. Pedro biloba ere errementari ezaguna izan zen eskualdean.
Albizturren egin zuen bere lehen erlojua, jaioterrirako, Orexako Santa Kruz elizan dagoena. Lehendabiziko honen ondoren, Albiztur, Segura, Ormaiztegi, Altzo, Ordizia, Eibar, Villabona, Orduña, Aduna, Asteasu eta Amezketakoak egin zituen, baita Donostiako Inazio Donea elizakoa ere. Eskualdean dauden beste eraikin batzuetako aurrealdean daudenak ere bereak dira, besteak beste, Ordiziako eta Villabonako Udaletxeetakoak, eta Tolosako Jesusen Alabak ikastetxekoa eta Euskal Herria plazakoa, egun Topic dagoen eraikinekoa,... Guztira 42 bat egin zituzten, urrutiena Txinan Jesuitek Ojún zuten misiorako.
Garai hartan erlojuak oraindik beharrezkoak ziren, ez zein ordutan bizi ziren jakiteagatik. Ordua ematearekin batera gaixoentzako medikuen aginduak hobeto errespetatu zitzaketen, 'hiru orduro sendagaia hartu' bezalako errezetak zailak baitziren betetzen ordularirik gabe. Oso erabilgarriak izan arren, garestiak ere baziren. Asteasuko elizarako erlojurako adibidez 1.000 pezetako aurrekontua aurkeztu zuen, 1897an, eta erloju zaharra eramateagatik 75 pezetako deskontua egin zuen. Gainera, kontratuak zioenez, ordu laurdenero jo behar zuen kanpaiak.
Betebehar hauek nahiko ohikoak ziren, baina kontratu bakoitzean zehaztasun ezberdinak eskatzen ziren herriaren arabera. Adibidez, elizaren batean ostiraletan arratsaldeko hiruetan hogeita hamahiru kanpaikada jotzea eskatzen zen.
Ignacio Zubeldia errementaria zen, ez erlojugilea soilik. Albizturko Errekalde etxea Errementarizar bezala ezagutzen da egun, ofizioak izan zuen garrantziaren adierazgarri. Baserriaren ondoko eraikin batean zuen sutegia. Zubillagatarrak Tolosara jaitsi zirenean Martinez Jauregi familia joan zen bizitzera bertara eta ofizioarekin jarraitu zuten, hamarkada batzuetan behintzat. Duela urte batzuk etxe horretan hainbat bisagra eta gontza aurkitu ziren, guztiak desberdinak eta ikerketen arabera, Zubeldia berarenak edo aurretik bertan bizitakoenak izan zitezkeen, bere lanaren erakusgarri edo eredu bezala erabiltzeko, Mikel Prieto etnografoak egindako azterketaren arabera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.