
DV
Donostia
Martes, 22 de octubre 2024, 18:34
EPE IBAIA elkarteko zuzendaritza batzordea osatzen duten 11 kideek astearte honetan Donostian egindako bileran aho batez aukeratu dute Iker Ganuza (Lamia Producciones) presidente kargua betetzeko hurrengo bi urteetan.
Publicidad
Horrela amaitu da apirilean IBAIA eta EPE-APV euskal ekoiztetxeen elkarteen fusioarekin hasitako prozesua, eta erabat osatuta geratu da eratu den zuzendaritza batzorde berria, EPE IBAIA elkarteko iturriek jakinarazi dutenez.
Ganuzak ibilbide luzea du ekoizpen zinematografikoan, eta Marian Fernandez (Txintxua Films) ordeztuko du karguan, hark hartu baitzuen jarduneko presidentzia fusioaren ondoren, eta IBAIAko presidente kargua ere bete zuen 2018tik etenik gabe. Koldo Zuazua (Kowalski Films) eta Leire Apellaniz (Sr&Sra) izango dira presidenteordeak.
«Bazkide guztien arteko lankidetza eta konpromisoa ezinbestekoak izango dira sektoreko erronkei aurre egiteko eta ikus-entzunezkoen sektorea hazkunde ekonomikoaren, eta aberastasun eta dibertsitate kulturalen zabalkundearen iturri gisa sendotzeko», adierazi du Ganuzak izendapenaren ondoren.
Bestalde, bere aurrekoek IBAIA eta EPE-APV elkarteetako presidente karguetan egindako lan handia ere eskertu du Ganuzak (Marian Fernandez eta Carlos Juarez izan ziren, hurrenez hurren), eta elkarteari datozen urteetan euskal ikus-entzunezkoen interesak defendatzeko eta gidatzeko zabaltzen zaion aukera handia balioetsi du.
Publicidad
Gaur egun, 67 dira dagoeneko EPE IBAIA elkarteari lotutako ekoiztetxeak, eta Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzio enpresa independente gehien-gehienak ordezkatzen dituzte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.