
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Miércoles, 25 de diciembre 2024, 19:24
Haurrak oporretan dauden egun hauetan, asko dira beraientzat antolatzen diren ekintzak. Besteak beste, zinema aretoeek ere, eskaintza berezia prestatzen dute etxeko txikiei zuzendua. Bada asteazken honetan, eta Zinema Euskaraz programaren eskutik, 'Klara eta hazi magikoen misterioa' filma estreinatuko da EAEko hainbat aretotan. Publiko orokorrari bideratuta dagoen 70 minututako film norvegiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da datozen egunetan.
Filmaren protagonista Klara behi nerabe ausarta izango da. Oraingo honetan, misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan. Will Ashurst-ek zuzendutako filma da, Kristian Landmark-en gidoiarekin, eta Marius Christiansen-en musikarekin.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun hamaikagarren filma da 'Klara eta hazi magikoen misterioa', 'SuperKlaus' lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Halaber, Zinema Euskaraz programaren baitan beste film berri bat estreinatuko da datorren urtarrilaren 31an, 'Zorro y liebre'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Leonoticias
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.