

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Sábado, 3 de mayo 2025, 18:03
Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak gazteek pantailekiko duten adikzioa aztertuko du, maiatzean burutuko diren hiru topaketetan. Bertan, psikologo, psikiatra, eta gurasoen kolektiboak mendekotasun horren egungo errealitatea eta ondorioak aztertuko dituzte, baita gaur egun dauden maila terapeutikoko nahiz prebentzioko proposamenak eta gazteek eta nerabeek hartu behar dituzten autobabeserako neurriak ere.
Hain zuzen, hiru hitzordu antolatu dituzte hilaren 6an, 13an eta 20an, 19:00etan, Donostiako Aquariumen, 'Sare sozialen eta Interneten abusua: gazteen osasun mentalerako erronka' lelopean. «Jakiunde gizarteak dituen erronka handiei buruzko hausnarketa, azterketa, diagnostiko eta aholkularitza foroa» den heinean, arazo honi «ahalik eta ondoen heltzen lagunduko diguten kalitatezko tresnak» eskaintzeko helburuarekin antolatu da zikloa, Ana Zubiaga Jakiundeko lehendakariaren esanetan.
Zikloa maiatzaren 6an hasiko da, Enrique Echeburúa UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradun emeritu eta Jakiundeko akademikoak emandako hitzaldi batekin. Bertan, gazteen eta nerabeen sare sozialen erabilera eta abusua eta horrek osasun mentalean duen eragina izango dira mintzagai.
Maiatzaren 13an, gazte eta nerabeen artean pantailekiko eta sare sozialekiko mendekotasuna tratatzeko gaur egun dauden sendabideak aztertuko ditu hitzaldiak. Oraingo honetan, Francisco Ferre Helduen Psikiatria Zerbitzuko buruak eta Madrilgo Gregorio Marañón Unibertsitate Ospitale Orokorreko Psikiatria eta Osasun Mentaleko Institutuko zuzendarikideak eta AdCom (portaera-adikzioak) programaren arduradunak emango du.
Azkenik, maiatzaren 20an, prebentzioari buruzko mahai-inguru bat egingo da, familiek pantailen erabilera egokian izan dezaketen zeregin aktiboa aztertzeko. Helduak pantailetan murgilduta badaude, zaila da haurrei eta gazteei munduan egoteko beste modu batzuk erakustea. Eskolen zeregina ere aztertuko da, irakaskuntzaren garapen teknologikoa ikasgelako abusuaren prebentzioarekin uztartzeko erronka baitute. Gazteek eta nerabeek beren intimitatea babesteko eta telefono mugikorren erabilera desegokia saihesteko eskuratu behar dituzten zibersegurtasuneko oinarrizko arauak ere partekatuko dira. Solasaldi honetan Juan Manuel Machimbarrena UPV/EHUko Psikologia Kliniko eta Osasun eta Ikerketa Metodologiako Saileko irakasleak eta Miren Ros, Altxa Burua elkarteko kideak hartuko dute parte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
¿Por qué ya no vemos tantas mariposas en Cantabria?
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.