
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Martes, 11 de junio 2024, 17:33
Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak 'queertopiak' aldarrikatzeko 50 jarduera antolatu ditu Bizkaiko hiriburuko hainbat gunetan ekainaren 24tik uztailaren 1era arte. Proiekzioak, arte eszenikoak, solasaldiak, jardunaldi profesionalak eta jaiak izango dira, besteak beste, Bilborock, Golem Alhondiga, BilbaoArte, Bira, Sarean, Arriaga antzoki edota Guggenheim museoan.
Alaitz Arenzana jaialdiaren zuzendariaren esanetan, «aurten beren-beregi indarra egin nahi dugu gure orainak eta etorkizunak irudikatu eta eraikitzeko aukeran, maila kolektiboan ere, ez bakarrik indibidualki. Horiek dira zabaldu, eraiki eta bizi nahi ditugun espazioak, eta horiei guztiei 'queertopiak' deitzea erabaki dugu», adierazi du.
Film luzeen sail ofizialean 15 lan izango dira lehian, ohiko hiru sailetan: FIK, DOK eta KRAK (narratiba berriak). Filmak nazioarteko hainbat herrialdetatik jaso dira, besteak beste, Nigeria, Mexiko, Txina, AEB, Grezia edota Alemaniatik. Zinemagile eta protagonistetako batzuk izango dira ere jaialdian, proiekzioaren ostean solasaldietan parte hartzeko.
Film laburrei dagokionez, 30 lan lehiatuko dira sail ofizialean eta bost ziklo izango dira: ohikoak diren 'Haurtzaroa eta Nerabezaroa' eta 'Emakume Zuzendariak', iaz abiaturiko 'TBIQ+', eta aurten martxan jarriko diren 'Queertopiak' eta 'Sexilioak'. Horrez gain, sail ofizialetik kanpo, klasikoa bihurtu den 'Erroak' saila izango da, Euskal Herrian sortu diren hainbat ekoizpen lanekin. Film laburren kasuan ere, asko izango dira jaialdian egongo diren zinemagileak solasaldiak gidatzeko.
Zinegoak modu ofizialean ekainaren 24an hasiko da, Arriaga antzokian ospatuko den inaugurazio ekitaldiarekin. Nerea Arriolak eta Divina Comediak aurkeztuko dute, eta bertan parte hartuko dute Eddi Circa kantautoreak eta Clarisa Navas zuzendari argentinarrak, Ohorezko Saria jasotzeko, DAMAren babesarekin.
Itxiera ekitaldia uztailaren 1ean izango da, Bilborocken, eta bertan jakinaraziko da 21. edizioko irabazleak nortzuk diren, tartean, Zinegoak Sari Nagusia.
Bilbon egiteaz gain, beste urte batez Zinegoak Hego Euskal Herriko hainbat udalerritan ere antolatuko da. Zehazki, 54 herrik parte hartuko dute ZG Hedapena programan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.