Ezkio
Hainbat proposamen prestatu dituzte Igartubeitin datozen asteetarakoEzkio
Hainbat proposamen prestatu dituzte Igartubeitin datozen asteetarakoEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Martes, 13 de mayo 2025
Urtero gertatzen den moduan, maiatza iristearekin batera Igartubeiti Baserri Museoan plan bereziak antolatu dituzte datozen asteetarako. Hala, Museoen Nazioarteko Eguna eta Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko dituzte, gainera asteburu industriala izango dute Urola Garaia eskualdean eta euskal mitologiari buruzko topaketa ere antolatuko dute.
Publicidad
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko familia tailer bat antolatu dute, aurtengo leloa 'Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan' denez Igartubeitik «antzinako ohiturak eta baloreak trasmititu nahi dizkio hain aldakorrak diren komunitateei eta horretarako XVII. mendean hain garrantsitzua zen arto irinarekin cookie gailetak egingo ditugu». Ekintza honekin, aldi berean Gipuzkoako Erroten Eguna ospatu nahi dute, beti ere komunitate desberdinekin sareak sortuz.
Tailerra larunbat honetan, maiatzaren 17an, izango da 16:30ean, 5-12 urteko haurrak dituzten familientzat, doan.
Igandean, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ate irekiak izango dituzte bai Interpretazio Zentroa bai Igartubeiti Baserria bisitatzeko, ere 10:00etatik 14:00etara.
Bi ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da: igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edota 943 72 29 78 telefonoan.
Maiatzak 24tik 25era bitarteko asteburuan Urola Garaia bailara industriala gertutik ezagutzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. Larunbat eta igandean eskualdeko baliabide ezberdinetarako doako bisitaldiak antolatuko dira interesa duen herritar orok industria ondarea ezagutu dezan.
Igartubeitin ere doako bisitak eskeiniko dituzte maiatzak 24 goizean eta arratsaldean familia tailer berezia izango dute.
Informazio eta erreserbak, Urola Garaia Turismoan: 943 72 20 42; turismobulegoa@urolagaraia.com
Publicidad
Hilabetea amaitzeko, Arratsalde Mitologikoa izango dute maiatzak 31n. «Aritza Bergarak Euskal Mitologia eta izaki magikoak aurkeztuko dizkigu eta idazleak idatzitako euskal mitologia eta euskal kulturari buruzko liburuak ezagutzeko aukera izango dugu».
16:30ean izango da aurkezpena Aritza Bergararen eskutik, pertsona guztiei zabaldutako gonbidapena. Eta 17:15ean haurrekin doazenek eskulantxo bat egiteko aukera izango dute, mitologiako pertsonaiak eta eguzkiloreak sortuz. Doako ekintza da baina izena eman behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.