Borrar
Lehiaketetako saritu guztiak Olentzerorekin.

Gabon ipuin eta postal lehiaketen sariak banatu ziren Mendaron

AMAGOIA ZABALA

Domingo, 27 de diciembre 2015, 00:30

Olentzero eta Mari Domingiri egin zioten ongi etorri jaialdia Elgoibar eta Mendaroko haurren artean. Bertan, XXI. Gabonetako euskarazko ipuin lehiaketaren sariak banatu ziren. Guztira 57 ipuin aurkeztu ziren, 27 ipuin LH5 mailan, 26 LH6 mailan, lan bakarra DBH 1. eta 2. mailetan eta 3 ipuin DBH 3. eta 4. mailetan.

Antolatzaileen esanetan DBHko ikasleak idaztera animatu behar dira, baraien artean oso parte hartze murritza izan delako, guztira DBHkoek 4 ipuin besterik ez dituzte aurkeztu. Bestalde, epaimahaikoek orokorrean ipuinak nahiko ondo idatziak daudela esan dute baina istorio abenturatsuagoak nahiko lituzkeela komentatu.

Irabazleak honako hauek izan dira, Malen Zabala elgoibartarrak lehen saria jaso zuen 'Malen Gabonetan' ipuinarekin LH5eko mailan eta Mendaroko Iman Mohamedek 2. saria eskuratu zuen 'Olentzero eta Txakurra' ipuinarekin. LH6. mailakoen artean, Haritz Iriondo Elgoibarko gazteak irabazi zuen lehen saria, 'Bidaia Soroa Groenlandiara' izeneko lanarengatik. 2. saria Mendaroko Maddi Arriolarentzat izan zen 'Itsaso Miragarria' izeneko ipuina idazteagatik.

DBHkoen artean, 1. eta 2. mailetan aurkeztu zen lan bakarrari eman zioten lehen saria, 'Uma' izeneko ipuinari hain zuzen, Elgoibarko Paula Antxustegi izan delarik idazlea eta azkenik DBH 3. eta 4. mailen artean bigarren saria Elgoibarko Aitor Iriondok eskuratu zuen 'Euskal Mendietako Misterioak' izeneko lanagatik. Maila honetan lehenego saria utsik gelditu da. Saritu guztiek sari bezala, eskolako materiala jaso zuten.

Baita ere, Mendaro Ikastolako Arno Guraso Taldeak antolatu zuen II. postal lehiaketaren sariak banatu ziren. Haur Hezkuntzako ikasleen arteko irabazlea, Aiur Otero izan zen, LH1-2.-3. artean Lukene Revert eta azkenik LH 4.-5.-6. artean Nerea Urbieta. Hirurak eskolako materiala jaso zuten.

Parque infantil

Hoy en el patio de la Ikastola se abrirá el parque infantil. Horario: 11.00 a 14.00 y 16.30 a 19.00 horas.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gabon ipuin eta postal lehiaketen sariak banatu ziren Mendaron

Gabon ipuin eta postal lehiaketen sariak banatu ziren Mendaron