Secciones
Servicios
Destacamos
AMAGOIA ZABALA
Miércoles, 13 de febrero 2019, 00:15
Herriko Ikastetxeko Arno Guraso Elkarteak bihar ostegunerako gurasoentzat formakun-tza tailer bat antolatu du, 'Adingabeak eta telefono mugikorrak' tailerra, hain zuzen ere. Tailerra arratsaldeko 15:00etan hasiko da eta Ikastola bertan garatuko da. Kontsumobide elkartekoek landuko dute gaia, izan ere kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko politikak definitu, planifikatu, bultzatu eta betearazten ditu elkarteak eta horren harira formakuntza tailerrak eskeintzen ditu.
Telefono mugikor bat izateak abantaila handia eskaintzen dizkie adingabeei: haien gaitasun sozialak garatzen ditu, autonomia handiagoa ematen die eta larrialdietan baliagarria egiten zaie, baina arriskuak ere badaude eta horretaz mintzatuko dira biharkoan.
Esaterako, adikzioa eta gehiegizko erabilera. Pertsona batzuen- tzat mugikorra ezinbestekoa da eta menpekotasun horrek, askotan, oztopatu egiten ditu harreman pertsonalak, familia-harremanak,ikasketak eta abar. Beste arrisku larri bat pribatutasunarekiko mehatxuarekin dago lotuta. Adingabeek datu pertsonal ugari gorde litzakete beren telefono mugikorretan. Datu horiek ez ohi dituzte behar bezala babesten eta, gainera, batzuetan, lotsarik gabe erakusten dituzte.
Argi dago premiazkoa dela gazteak informatzea eta heztea teknologia hori modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko, eta hori izango da biharko tailerrean landuko duten helburu nagusia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.