Borrar
Frontoian izan zen emanaldia, segurtasun neurriak bermatu ahal izateko.

Kale antzerki emanaldi dibertigarria haurrentzat

Udalko Kultura sailetik aditzera eman dutenez, hemendik aurrera ekimen gehiago burutuko dira, egoerak baimentzen badu

AMAGOIA ZABALA

menDAro.

Martes, 8 de septiembre 2020, 00:12

Aurreko igande arra-tsaldean Udaleko Kultura sailak antolaturik, haur kale antzerki saioa egon zen Goñati pilotalekuan. Covid-19 pandemia honetan, Udalak antolatu duen lehen kultur ekintza izan da eta kulturatik esan digutenez, hemendik aurrera ekimen gehiago burutuko dira, egoerak baimentzen badu. 107 pertsonentzako aforoa dauka pilotalekuak, eserlekuez aparte, lurra erabiltzen baldin bada,

igandean, Udalak egin zuen bezala. Herriko haur eta familia asko hurbildu ziren frontoira eta arratsalde pasa polita igaro zuten, batez ere txikienek.

Egoerak eskatzen duen segurtasun neurri guztiak bermatu zituen Udalak eta haurren arteko distantzia 2 metrokoa izan zen.

Datu kezkagarriak

Aste bukaerak ez ditu Kobid 19aren datu onik eman, izan ere beste 4 positibo berri azaldudira.Guztira, gaur egun herrian 8 kasu ditugu, inoiz eman ez diren datu altuenak.

Zenbaki hauek kezka zabaltzen ari dira herritarren artean, izan ere zortzi kasu horiek, azken 6 egunetan azaldu dira eta asteartetik igande bitartera, egunero, positiboren bat azaldu da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kale antzerki emanaldi dibertigarria haurrentzat

Kale antzerki emanaldi dibertigarria haurrentzat