Borrar

Mutriku

Abiarazi dute Mutrikuko komunitate energetikoa

A. U.

mutriku.

Sábado, 15 de febrero 2025, 19:25

Aurreneko aurkezpen edota girotze hitzaldiak pasatuta, 20 bat lagun bildu ziren aurreko astean Luardo aretoan Mutrikuko komunitate energetikoaren bideari ekiteko. Udalak Goienerrekin hitzarmena egina du eta aurreneko pausoak ematen bidelagun izango dira Oier Etxeberria eta Aitor Ossa teknikariak.

Bilera honetan, Energia Berriztagarrien Komunitatea zer den eta huraxe eratzeko prozesua nolakoa izan daitekeen azaldu zuten bileran. Bertaratutakoen artean, berriz, gaiarekin interesatuta informatzeko eta ahalduntzeko asmoz gerturatu izana adierazi zuten gehienek.

Hurrengo bilera 19an

Komunitate energetiko honetatik sortuko den proiektua oraindik definitu gabe dagoen arren, aurrerapausoak emateko asmoa agerian geratu zen parte-hartzaileen artean. Hala, hurrengo hitzordua ezarrita dago jada. Datorren asteazkenean, otsailaren 19an, izango da Luardon (18:00) eta energiarekin erlazionatuta burutu daitezkeen hainbat proiektu izango dira bertan hizpide, aukera ezberdinak aztertzeko eta martxan jarri nahi den proiektua apurka-apurka definitzen joateko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abiarazi dute Mutrikuko komunitate energetikoa