Mutriku
'Gaztetxeak bertsotan' ekimenaren saioa izango da bihar arratsaldean MutrikunMutriku
'Gaztetxeak bertsotan' ekimenaren saioa izango da bihar arratsaldean MutrikunJ. L.
mutriku.
Jueves, 13 de marzo 2025, 20:14
«Gazteen ahots kritikoa plazaratu eta gazteen artean bertsolaritza zabaldu, bertsolari gazteei lekua emanez».
Publicidad
Horiek dira Itsasuko Goxoki gaztetxean gaur bertan abiatuko den eta bihar Mutrikuko gaztetxean jarraipena izango duen 'Gaztetxeak bertsotan' egitasmoaren helburu nagusiak.
Mutrikun egingo den saioa 18:30ean hasiko da eta bertan sei bertsolarik hartuko dute parte, bikoteka. Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua elkarrekin arituko dira kantuan; Iraide Onaindiak Maddi Agirrekin osatuko du bikotea; eta Joanes Azpillagak Julene Iturbe izango du bertsotarako bidelagun. Gai jartzaile lanetan, berriz, Marina Basurko arituko da.
'Gaztetxeak bertsotan' ekimenaren antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte biharko saiora bertaratzeko. Izan ere, publiko giso bertaratzen direnek epaile lanak egingo dituzte.
Edonola ere, Mutrikun antolatutako jaialdia borobiltzeko DJ baten emanaldia izango da bertso saioaren ondoren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.