Borrar
Herrira ezkonduta, «Mutrikuko oikiarra» bezala ikusten du bere burua Arantza Ugartek. Félix Morquecho
Mutriku | 90 urte zurekin

«Mutrikuarrok gure herriko oroimena jaso behar dugu»

Eragile. Euskalgintzan eta kulturgintzan aritua, Arantza Ugartek argi dauka: «orain mutrikuarrak apalduta eta epelduta gaude; berotu eta harrotu behar gara»

Domingo, 4 de mayo 2025, 00:23

Orain dela 74 urte Oikian jaioa, Arantza Ugarte 2024ko abenduan hil zen Ion 'kilkerra' mutrikuarrarekin ezkondu zenean etorri zen Debabarreneko kostaldeko herrira bizitzera. Orduan 24 urteko neska gazte eta geldiezina zen Arantza; eta orain, mende erdia igaro denean, bizitasun handiko emakumea izaten jarraitzen du.

Herri txiki batetik zetorren arren, Mutrikuk zuen komunikazio arazoaz jabetu zen herrian finkatu bezain pronto: «Oikian tren geltokia genuen eta hemen, berriz, trenik ez eta oso autobus gutxi», gogorarazten du.

Edonola ere, Arantzak ez zuen denbora asko behar izan Mutrikun Francoren diktaduraren amaieran eta trantsizio garaian eratzen ari ziren mugimenduetan murgiltzeko: «herrian zegoen edozer gauzatan parte hartzen genuen», azaltzen du dagoeneko bere burua «Mutrikuko oikiarra» bezala ikusten duen emakume azkar eta maitagarri honek.

Mutrikura ailegauta, euskalgintzan jardun zuen, «hasieran ikasten eta gero irakasten». Izan ere, Arantzak Gau Eskolaren sorreran parte hartu zuen. Erakunde horren baitan «gaurko karnabal berri hau, Santo Tomas eguneko feria, bertso paper lehiaketa... gauza asko jarri genituen martxan».

MUTRIKU

Comarca:

Bajo Deba

Habitantes:

5.324

Euskaldunes (2021):

84,51%

Densidad población:

192,68 hab/km2

Tasa de paro (2023):

7,4 %

Renta personal (2022):

23.778 €

Altitud:

49 m.

Superficie:

2.763 Ha

MUTRIKU

Bajo Deba

Comarca:

Habitantes:

5.324

Euskaldunes (2021):

84,51%

Densidad población:

192,68 hab/km2

Tasa de paro (2023):

7,4 %

Renta personal (2022):

23.778 €

Altitud:

49 m.

Superficie:

2.763 Ha

MUTRIKU

Comarca:

Bajo Deba

Habitantes:

5.324

Euskaldunes (2021):

84,51%

Densidad población:

192,68 hab/km2

Tasa de paro (2023):

7,4 %

Renta personal (2022):

23.778 €

Altitud:

49 m.

Superficie:

2.763 Ha

MUTRIKU

Comarca:

Bajo Deba

Habitantes:

5.324

Euskaldunes (2021):

84,51%

Densidad población:

192,68 hab/km2

Tasa de paro (2023):

7,4 %

Renta personal (2022):

23.778 €

Altitud:

49 m.

Superficie:

2.763 Ha

Geroago, Ugarte herriko Ikastolaren 25. urteurrenaren bueltan 1993an sortu zen Goizeko Izarra antzerki taldean sartu zen: «nire gizona tartean zela, 'Ramuntxo' obrarekin hasi ziren eta ni hurrengo urtean Mutrikun finkatuta dagoen 'Markesan alaba' antzezlanean hartu nuen parte». Antzezlan hori herrian zegoen Ederrena zineman estreinatu zuten «eta hiru orduko emanaldia izanda ere, jendea ez zen mugitu ere egin», gogoratzen du.

Ordutik, Goizeko Izarra taldeak «obra handiak eta txikiak» egin ditu; eta «pandemiaz geroztik jarduera moteldu bada ere, aktibo jarraitzen du». Goizeko Izarra taldea aipatzerakoan, Arantzak ez du ahazten Xabier Basterretxea 'Txordok' egindako lan mardula: «artxibotan asko ibilia da eta hortik 2008an estreinatu genituen 'Astigarribia, izena eta izana' eta 'Saturraran 1938-1944' antzezlanak sortu genituen.

Memoriaren berreskurapena

Arantza Ugarte Saturraranen izan zenaren (bainuetxea, seminarioa, emakumeen kartzela...) oroimen historikoa berreskuratzeko lan egiten duen taldeko kidea da. Hala ere, berarentzat «Mutrikuk itsasoari, nekazal eremuari edota herri barruan izan zuen industria potenteari lotutako oroimena» berreskuratu beharko luke, «jasota geratzen ez dena galtzen delako». Azken finean, «nora goazen jakiteko, nondik gatozen jakin behar dugu», aitortzen du.

Arantzaren ustetan, gaur egun mutrikuarrak «apalduta eta epelduta gaude; eta berotu eta harrotu behar gara».

Edonola ere, bera baikorra da: «adin ezberdineko mutrikuarrak herrigintzan mugitzen dira eta denon artean etorkizunera egokitzen asmatzen baldin badugu, Mutriku bizitza askoko herria izango da berriro ere».

Nire herria

- – Nola deskribatuko zenuke zure herria?

– Itsasoa eta mendia elkartzen dituen kostako herri polita da Mutriku.

- – Zer da Mutrikutik gehien gustatzen zaizuna?

– Egunero bainua hartzeko eta kuadrilla ederrarekin portuan egoteko aukera ematen didala. Herri aldapatsua bada ere, jubilatuentzat oso ondo antolatuta dago.

- – Eta zer falta zaio herriari?

– Zine, antzerki, bertso saio eta bestelako ikuskizunetarako ekipamendu on bat. Hori da herriak duen erronketako bat.

- – Zein da herriko zure txokirik maiteena?

– Atxukale azpian dagoen Xiri parkeko aterpetxea.

(88tik 66.)

Eta hurrengo igandean... Oiartzun

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Mutrikuarrok gure herriko oroimena jaso behar dugu»