Soraluze
Maiatzaren 5etik 9ra Errekalde 1etik Errabal 13ra bideko arketak konponduko diraSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Maiatzaren 5etik 9ra Errekalde 1etik Errabal 13ra bideko arketak konponduko diraEl Diario Vasco
soraluze.
Sábado, 3 de mayo 2025, 21:30
Datorren astean, astelehenetik barixakura, egoera txarrean dauden arketak konponduko ditu Euskaltel enpresak eta udalak ere baliatuko du bere ardurakoak diren euri-uren arketak egokitzeko. Hori horrela izanik, zenbait aldaketa eta eragin izango dira trafikoan, autobus-zerbitzuan eta garaje pribatuetako sarrera eta irteeretan.
Hala, maiatzaren 5etik 9ra bitarte, egunero autobus-zerbitzuak aldaketak izango ditu Maltzagarako noranzkoan. Zubi Nagusiko eta SAPAko autobus geltokiak ezingo dira erabili, astelehenean 8:30etik ostiraleko 14:00ak bitarte. Geltoki horien ordez, Estaziñoko eta Ezozibideko geltokiak erabili beharko dira. Horretarako, saihesbidea bi norantzatan egokituko da semaforoen bidez. Mendarorako lineako autobusa Estaziñoko eta Ezozibideko Bergarako noranzkoko geltokietan hartu ahal izango da, ohiko Oleako zubiko geltokiaz gain.
Maiatzaren 5etik 7ra bitarte, egunero, 8:30etik 17:30era: Oleako zubitik Zubi Nagusira arteko tartea autoentzako itxita egongo da; Errabal 1-eko garajeak ezingo dira erabili; tarte horretan, Baltegietara joan nahi duten kotxeek Santa Anatik sartu beharko dute, eta Zubi Nagusia gurutzatu. Hortaz, Santa Ana eta Zubi Nagusiko oinezkoen eremua, 17:30tik aurrera egongo da martxan, ohiko 15:00etan beharrean; Atxuriko aldapatik egoitzarako bidea itxita egongo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.