Hondarribia
Euskararen erabileraren inguruan mahai-ingurua egingo dute ostegunean kultur etxeanHondarribia
Euskararen erabileraren inguruan mahai-ingurua egingo dute ostegunean kultur etxeanHondarribia
Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:27
Euskaraldiaren edizio berri baten atarian, Blagan euskara elkartetik mahai-ingurua antolatu dute euskarak Hondarribian duen egoerari buruz hitz egiteko. Ostegunean burutuko da 19:00etatik aurrera Kultur Etxean.
Publicidad
Hizlariak Olatz Altuna (Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria), Saioa Zabala (antropologoa) eta Mikeldi Zeberio (soziologoa) izango dira, eta gidaria Jaime Altuna.
Euskararen biziberritze prozesuan Hondarribian dauden erronkei begira jarriko dira, bertaratzen diren herritarren laguntzarekin. Olatz Altunak Hondarribiko datu soziolinguistikoen azterketa egingo du eta ondoren Hondarribian dauden hizkuntza-praktiken inguruan hausnartuko dute mahaikideek.
Garoa Lekuona Euskara zinegotziak esan duenez, «mahai-inguru honetan, lehenengo aldiz, euskarak Hondarribian duen erabileraren inguruko adituen hausnarketa ezberdinak entzuteko aukera izango dugu. Oso garrantzitsua iruditzen zait maila honetako informazioa herritar ororen eta udalaren esku ere jartzea, norberak eta herri bezala ere, euskararen erabileran eman ditzazkegun pausuak edota gakoak zeintzuk diren esango dizkigutelako. Blagan Elkartekoak eskertu nahi ditut mahai-inguru interesgarri hau antolatzeagatik».
Larunbatean goizeko 11:00etatik 14:00etara Euskaraldiaren mahai informatiboa San Pedro kalean izango da, eta herriko dantza eskolek Euskaraldiko musikarekin egokitutako koreografiak dantzatuko dituzte, euskararen erabilera eta kultura uztartuz. Parte hartuko dute ondorenho dantza eskolek: Gim Jazz, Basque Ballerina, Musika eta Dantza Eskola eta Pilar Peña Dantza Eskola.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.