Borrar
Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da 'Miñan'. LOBO ALTUNA

Irun

'Miñan' antzezlana, datorren larunbatean ikusgai Amaia KZn

19:00etan hasiko da Ibrahima Baldek kontatutako eta Amets Arzallusek idatzitako liburuaren egokitzapena

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:32

Ibrahima Balderen bizitzan oinarritutako 'Miñan' antzezlana datorren larunbatean izango da ikusgai Amaia KZn. Euskarazko ikuskizuna 19:00etan hasiko da, eta sarrerak Udaleko webgunean, Luis Marianoko Turismo Bulegoean eta, ordubete lehenago, Amaia KZko leihatilan eskuratu ahal izango dira 8,5 euroko prezioan.

Kultur sailak adierazi duenez, ikusleek aktoreekin hitz egiteko aukera izango dute antzezlanaren ostean.

Ibrahima Baldek kontatuta eta Amets Arzallus bertsolariak idatzitako liburu ezagunean oinarrituta dago antzezlana. 2019an argitaratu zuen liburua Susa argitaletxeak, eta 2020an irabazi zuen Zilarrezko Euskadi Saria. Geroztik, hainbat hizkuntzetara itzulia izan da Baldek, Afrikan zehar eta Europara bidean, bere anai txikiaren bila bizi izandako egoera latzen lekukotza.

Azaroan estreinatu zuen Artedrama konpainiak liburuaren egokitzapena. Sambou Diaby aktoreak antzezten du Ibrahima Balderen pertsonaia. Konpainiako zuzendari artistikoa eta antzezlanaren zuzendaria den Ander Lipusek ere aktore lanak egiten du. Obran, «antzerki arkaikoaren formak» berreskuratu dituztela dio zuzendariak, aktorearen gorputzari eta ahotsari garrantzia emanez. Guztira, lau aktorek hartzen dute parte emanaldian.

Estreinaldia ingelesez

Euskaraz ez ezik, 'Miñan' antzezlana ingelesera ere moldatu du Timberlake Wertenbaker antzerkigileak. 'Little Brother' izenarekin, pasa den asteartean estreinatu zuten Ibrahima Balderen bizitzaren inguruko ikuskizuna Londreseko Jermyn Street antzokian.

Baldek lau eguneko baimena eskatu zuen estreinaldian egoteko, baina hasiera batean, Erresuma Batuko Barne Ministerioak bisa ukatu zion, bidaiaren baldintzak «behar bezala ez frogatzeagatik». Gobernuak bi egunera zuzendu zuen erabakia, antzokiko arduradunen eta antzerkigilearen kexei esker.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Miñan' antzezlana, datorren larunbatean ikusgai Amaia KZn

'Miñan' antzezlana, datorren larunbatean ikusgai Amaia KZn