Borrar
Gure Txeruko ordezkariak pozik Salbatore Txapelketako edizio berri bat aurkezten Sahatsagan. AMAXKAR

Getaria

XVII. Salbatore Pilota Txapelketak ehun bikotetik gora izango ditu

Hiru mailatan banatuta, kadeteak, jubenilak eta 23 urte azpikoak, ekin diote lehiari

Viernes, 16 de mayo 2025, 20:10

Abian da Gizonezkoen XXVII. Salbatore Pilota Txapelketa, joan den astelehenean lehen norgehiagokak jokatu ziren eta aurrerantzean astero, astelehen, asteazken eta ostiraletan jokatuko dira partidak.

Denera 111 bikotek eman dute izena, hitu mailatan banatuta, 40 kadete, 37 jubenil eta 34 bikote 23 urte azpikoak. Gure Txeru Elkarteak noski izango du ordezkaritza aurtengo txapelketan, Oinatz Aranburu eta Manex Alvarez atzelari getariarrak arituko dira kadeteen mailan eta Aritz Aiestaran aurrelari zarauztarra baina Txerukoa, aldiz, jubeniletan.

Frontoian jokatuko dira norgehiagoka guztiak, txoko horrek baitauka txapelketaren xarma eta esentzia. Txarra eginez gero, kiroldegira lekualdatuko dira. Urteroko dinamika bera izango da, kanporaketak, irabazten duen bikoteak soilik egingo du aurrera partida bakoitzean eta bestea kaleratua izango da.

Aurtengo gizonezkoen edizioko finalak abuztuaren 3an arratsaldez jokatuko dira, igandea. Orain arte Salbatore Egunean izan ohi dira, baina aurten emakumezkoen finalak jokatuko dituzte abuztuaren 6an.

Aste honetako emaitzak ondorengoak izan dira; maiatzak 12, astelehena: 1. Kadete mailan, Larramendi / Beristain 22 eta Agirre / Gurmindo 9. 2. 23 urtez azpikoetan, Barberena / Gaskue 8 eta Goñi / Lasa 22.

Maiatzak 14, asteazkena: 1. Kadete mailan, Franco / Larrinaga 22 eta Egaña / Manterola 4. 2. jubeniletan, Amuategi / Gisasola 16 eta Altuna / Caminos 22. 3. 23 urtez azpikoetan, Egaña / Juaristi 22 eta Gaztañaga / Salbador 11.

Gure Txeruk datozen egunetan zabalduko da Emakumezkoen VIII. Salbatore Txapelketako izen-ematea. Partidak igande arratsaldetan izango dira. Haurren X. Elkano Saria laster hasiko da. Urola Kosta mailan jokatzen da infantil, alebin eta benjamin mailetako pilotariekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XVII. Salbatore Pilota Txapelketak ehun bikotetik gora izango ditu

XVII. Salbatore Pilota Txapelketak ehun bikotetik gora izango ditu