Borrar

Usurbil

Bihar, azaroaren 4an, egingo dute 'Mundualdia' Usurbilgo jatorri aniztasunaren festa

Atzo egin zitzaien harrera 2023ko urtarriletik irailera bitartean herrian erroldatutako herritarrei

Eli Aizpuru

ursurbil.

Jueves, 2 de noviembre 2023, 21:13

Aniztasunaren eta elkarbizitzaren gaian sakontzeko lan eta urrats garrantzitsuak ari da ematen Usurbilgo Udala. Beste hainbat ekintzaren tartean Mundualdia antolatu da. Jatorri aniztasuna ospatzeko festa da eta ardatza Usurbil harrera herri izateko azken hilabeteetan eman diren pausoak eta datozenak izango dira.

Horren harira, 2023ko urtarriletik irailera bitartean herrian erroldatuak gonbidatu zituzten atzo. Agurtzane Solaberrieta alkateak eta Aniztasun Kontseiluko zenbait kidek hartu zuten parte eta hemendik aurrera saioak «urtean bitan» egitea da asmoa.

Bihar, zapatuan, herrigunera eramango da festa. Goizean, Zirimara familian-en bidez, familien arteko jolasak egingo dituzte, frontoi inguruan, 11:00etatik eguerdiko 12:30era.

Arratsaldean berriz, frontoian, hiru osagai uztartuko dituzte, 18:00etatik aurrera. Hasteko, Usurbil harrera herri izateko proiektua aurkeztuko dute. Jarraian, hainbat jatorritako herritarrek prestatutako jakiak dastatzeko aukera izango da. Eta, azkenik, Senegalgo Ndank-Ndank taldearen musika eta dantza ikuskizuna izango dira.

Urrats garrantzitsuak

Aniztasun Kontseiluan hala adostuta, udalak bi urrats nagusi eman ditu azken hilabeteetan. Batetik, harrera zerbitzua jarri du martxan: etorri berriek herria eta eskura dituzten baliabideak ezagutzeko hitzordua eska dezakete Usurbilgo Aniztasun teknikariarekin.Bestetik, herriko baliabideen gida berritu da etorri berriei herriko eskaintza ezagutarazteko . Liburuxka horren bidez, era askotako informazioa eskuratuko dute. Lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskara-gaztelania, euskara-ingelesa, euskara-frantsesa eta euskara-arabiera. Hiztegitxo bat ere landu dute sei hizkuntzatan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bihar, azaroaren 4an, egingo dute 'Mundualdia' Usurbilgo jatorri aniztasunaren festa