Aitor Mimenza izan zen iaz estreinakoa proba luzean. INTZA TRULA

Zestoa

Zestoako Herri Krosaren 45. edizioa izango da datorren igandean

Zestoako Atletismo Taldeko kideek, herritarren partaidetza indartu eta sustatu nahi dute eta parte hartzeko deia egiten diete

Eli Aizpuru

Zestoa

Sábado, 8 de marzo 2025, 21:32

San Jose Egunaren bueltan egin ohi den Zestoako Herri krosak, Iñaki Irureta Memorialak, badu data. 45. edizioa izango da aurtengoa eta martxoaren 16an, datorren ... igandean, jokatuko da. Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatu ohi dute lasterketa,

Publicidad

Martxoaren 16an, beraz, kirolaren eta batik bat, lasterkarien festa izango da Zestoan. Atletismoaren bueltan eta festa giroan, adin guztietako korrikalarientzat probak izango dira goiz osoan zehar. Goizeko 10:00etan hasiko dira lasterketak. Herri erdigunean egingo dituzte lehendabizikoak, Gurutzetik plazara, herriko txikienei zuzendutakoak. 10:15etik aurrera, berriz, benjaminen, kimuen eta infantilen txanda izango da; neskak eta mutilak aparteko lasterketetan arituko dira maila horietan.

Lasterketa nagusia 11:30ean hasiko da, eta hor lehiatuko dira kadeteetatik gorako maila guztietako korrikalariak. Bi lasterketa izango dira aukeran: bata luzea (8.630 metro, zirkuituari hiru bira) eta laburra, bestea (2.770 metroko bira bakarra).

Distantzia bakoitzean, sailkapeneko lehen bost postuetan sailkatutako mutilek eta neskek zein aurreneko zestoarrek jasoko dituzte sariak.

Inskripzioa

Iñaki Iruretaren Oroimenezko proba nagusietan –luzean zein laburrean– parte hartu nahi dutenek zabalik dute jada izen ematea. Horretarako herrikrosa.eus webgunera zuzendu beharko dute. 10 euro ordaindu beharko da inskripzioa, kadeteek izan ezik; horien izen ematea doan da.

Publicidad

Zestoako Atletismo Taldeko kideek, herritarren partaidetza indartu eta sustatu nahi dute eta herritarrei dei egiten diete parte hartzera anima daitezen.

Era berean, antolatzaileek «aldez aurretik eskerrak eman» nahi dizkiete herri krosa antolatzea posible egiten duten enpresa, denda, guraso elkarte eta herriko gainerako elkarteei.

Aitor Mimenzak; Eneritz Aramendi eta Naiara Tena azpeitiarrek eta Bingen Aranbarri azkoitiarrak irabazi zuten iaz Zestoako 44. Herri Krosa.

Mimenza eta Aramendi helduen lasterketaren ibilbide luzean izan ziren garaileak; Aranbarrik eta Tenak, berriz, proba motzeko txapela jantzi zuten iazko lehian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad