

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Sábado, 19 de abril 2025, 12:11
Hizkuntza gutxituen itzulpenaren erronka aztergai duen tailerra antolatuko du Bilboko Arriaga Antzokiak apirilaren 26tik 30era, Kosovoko Antzoki Nazionalarekin elkarlanean. Hainbat egitasmo antolatu dira, baina helburuetako bat hizkuntza gutxituetan idatzitako bi antzerki-lanen itzulpena bukatzea izango da. Hain zuzen, Eneko Sagardoy aktoreak euskaraz idatzitako 'Moto-Membra Jesu Nostri' lanaren albanierara itzulpena eta Jeton Nezirajen albanieraz idatzitako 'Aventurat e familjes Bosh në Unmkistán', berriz, euskarara.
DoSEL (Drama of Smaller European Languages /Europako hizkuntza txikiagoen drama) proiektuaren barne daude Arriaga Antzokia eta Teatri Kombëtar i Kosovës (Kosovoko Antzoki Nazionala), eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du tailer honek.
Hizkuntza gutxituen erronka nagusia bi hizkuntzak ezagutzen dituen itzultzaile bat aurkitzea da, eta hortaz, lehenengo hizkuntza global batera itzultzeko beharra dago. Eneko Sagardoyren 'Moto-Membra jesu nostri'-ren kasuan, Eneko berak itzuli zuen gaztelaniara eta Bashkim Shehu idazle eta itzultzaileak egin du albanierara itzulpena. Nezirajen 'Aventurat e familjes Bosh në Unmkistán' lanean, berriz, bi itzultzaileren beharra egon da: María Roces Gonzálezek gaztelaniara itzuli du, eta Izaskun García Quintanak euskarara. Beraz, hiru itzultzaileren laguntza behar izan dute bi lanek euskaratik albanierara eta albanieratik euskarara itzulpen prozesuak emateko .
Bi lanen idazleek eta itzulpenean aritu diren hiru itzultzaileek mahai inguru batetan parte hartuko dute apirilaren 29an, 'Itzulpen dramatikoaren erronkak eta ikuspegiak' izenburupean eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari den Irene Larrazak zuzenduko duena. Bertan izango dira ere bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita ikusi dituen Kirmen Uribe eta Jure Novak, Dosel proiektuaren bultzatzaileetako bat izan zen zuzendari eta antzerkigile esloveniarra.
Tailerrari amaiera emateko apirilaren 30ean parte hartzaileek 'Mari-Eli', Teatro Arriaga Antzokiaren ekoizpen propioa, ikusi ahalko dute.
DoSEL Europako kultur espazioko kultura eta hizkuntza aniztasuna zaintzen laguntzen duen lankidetza-proiektu bat da, zehazki, dramaren eta antzerkiaren sektorean, Europako hizkuntza txikiagotan idatzitako Europako antzerkigintzaren sorkuntza, itzulpen eta antzezpen transnazionalaren baldintzak hobetuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.