Borrar
Irekiera-ekitaldiko irudi bat. Bizkaiko Foru Aldundia

Lauaxetari omenaldia, bere jaiotzaren 120. urteurrenean

Bizkaiko Aldundiak Estepan Urkiaga Basaraz Lauaxeta poeta omendu zuen ostiralean ekitaldi berezi batekin

E. A.

Domingo, 25 de mayo 2025, 18:05

Bizkaiko Foru Aldundiak Estepan Urkiaga Basaraz Lauaxeta poetaren jaiotzaren 120. urteurrena ospatu du ostiral honetan Laukizen jaio zen etxean ekitaldi beroa antolatuta (gaur egun udaletxea da).

Aldundiak poetaren eta haren ondare literario eta politikoaren balioa nabarmendu nahi ditu, eta memoria historikoarekin eta euskal kulturaren zabalkundearekin duen konpromisoa berresten du.

Irekiera ekitaldia ostiralean egin zuten; Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak gidatu zuen, eta poetaren senideak eta erakundeetako ordezkariak bertaratu ziren. Antton Valverdek eta Eñaut Elorrietak musika-emanaldiak eskaini zituzten, eta Lauaxetaren bertsoetan inspiratutako kantuak entzun ahal izan ziren.

Ekitaldiarekin batera, 'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa ibiltaria ere aurkeztu dute. Jon Kortazar katedraduna, irakaslea eta idazlea da erakusketaren komisarioa, eta Lauaxetaren bizitzan funtsezkoak izan ziren udalerrietan Laukiz, Mungia, Durango, Bilbo eta Gernika) ikusi ahal izango da urte amaierara arte.

Erakusketa 10 ez osatuta dago: Lauaxetaren biografiaren gertaera gogoangarri nagusiak eskaintzen ditu, irudi zein testuen bidez, eta bakoitzak poetaren amets handienetako bat ekartzen digu gogora: bokazio eta lan poetikoa, militantzia kulturala, konpromiso politikoa, nazio-kontzientzia iratzartzea... 1937an gerraren tragedia heldu eta poetaren exekuzioa gertatu arte.

Era berean, erakusketak argitaratu gabeko dokumentuak eta duela gutxi berreskuratutako materialak jarri ditu ikusgai: Leizaola lehendakariaren lekukotzak, espetxeko sarrera-erregistroa edo euskal idazleek 1938an Bartzelonan egin zioten omenaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lauaxetari omenaldia, bere jaiotzaren 120. urteurrenean

Lauaxetari omenaldia, bere jaiotzaren 120. urteurrenean