Secciones
Servicios
Destacamos
Idazle «gehienak» bezala, «behar batetik» hasi zen testuak lantzen Sara Uribe-Etxeberria Atxurrak (Zumaia, 2005). «Gero bideak eramaten zaitu bide ezberdinetatik, nire kasuan poesiatik». Hura jarraituz aurkeztu zuen VIII. DK Poesia sari deialdira 'Kuntzak eta kerak' proposamena, pasa den martxoaren 21ean garaile bezala ebatzi zuena Eli Tolaretxipik, Itxaro Bordak eta Aritz Gorrotxategik osatutako epaimahaiak «mundu eta atmosfera propioa» zuela goraipatuta. Orain Balea Zuria argitaletxeak kaleratu du. Horretaz gain, ekainaren 9an antolatutako Poesia eta Pentsamendua programan bere liburua aurkeztu ahalko du. Victoria Eugenia Cluben izango da 19:00etan eta gonbidapen bidez bertaratu ahalko da.
Agerraldian Uribe-Etxeberriak azaldu du poema-bildumaren «nondik norakoak azaltzea zaila» suertatzen zaiola. Batetik bi urtetan zehar idatzi dituelako testuak, «leku eta momentu ezberdinetan» landuak; bestetik, pertsona bezala bera ere aldatu delako. Hala, «koherentzia edo batasun bat emateko irudi figuratibo bat» imajinatu du zumaiarrak, zehazki «etxe bat: gela batzuk desordenatuak dituena, besteak ondo, leihoak apurtuak egon daitezkeena», xehatu du. Irakurlea bertaratzera animatu du, «nahi duenean sartu eta ateratzera». «Lirikotasun landuz egiten du bidea, irudi eta gogoeta iradokigarriz betea», dio ebazpenak.
Zumaiarrak «emakume gazte baten lekutik, naizenetik», ondu du poesia, baina testuekin «edonor» identifikatuta senti daitekeela argi du. «Esperientzia pertsonalak jaso ditut, baina testuinguru eta unea elkarbanatzen dugunez, hein batean, horrek unibertsal egiten ditu», kontatu du. Gaiak anitzak dira, poesiari buruzko gogoetak, belaunaldi kontuak, mina, kezka sozialak, giza izaerari buruzko gogoetak, batik bat «galdera bidez» planteatuak. «Erantzunak ez daude hainbeste», azaldu du umorez. «Interesgarria izan daiteke. Norberarekiko desafiatzailea izaten saiatu naiz, irakurtzen duenak inguratzen gaituenarekin ere hausnarketa kritikoa egiteko».
Egilea: Sara Uribe-Etxeberria Atxurra.
Estiloa: Poesia.
Argitaletxea: Balea Zuria.
Orrialdeak: 80.
Prezioa: 13,5 euro.
Gorrotxategik azaldu du 2025eko erabakia azken boladako zailenetakoa izan dela. Elena Oregi Donostia Kulturako Liburutegi Nagusiko arduradunak kontatu duenez deialdira 12 idazle aurkeztu ziren, orotara 14 lan bidalita, eta horietatik «bukaera aldera maila handiko bizpahiru lan zeudelako». «Zaila izaten da argudio arrazionalak topatzea, zergatik bat bestea baino hobea den,. Lehiaketa bat zen eta arriskatu izana kontuan hartu genuen», azaldu du Balea Zuriako kideak. Horretaz gain, ebazpenak «poesiaren eta zientziaren arteko bidegurutze moduko bat» planteatzen duela aurreratzen du eta, horretarako «tonuari eta egiturari dagokionez hizkuntza aldetik ezohiko heldutasuna eta batasuna» darabilela.
VIII. DK Poesia sari ez da zumaiarrak jasotzen duen lehen aitortza, 2022an R.M. Azkue Literatura Sarietako poesia arloan lehen saria irabazi baitzuen. Horretaz gain, 2022 eta 2023 urteetan Urruzuno Literatur Lehiaketan poesia arloan saritua izan zen. Biak ala biak «gazte mailan ezagunak diren eta proiekzio handiena duten sariak» Gorrotxategik esan bezala.
Agerraldia Oregik itxi du oroituz 2018an sortu zela DK Poesia Saria eta, ordutik, urtez urte «poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko» asmoz egin dela deialdia. Hala, hurrengo urteei begira jarraipena izango duela aurreratu du. Ohi bezala, oinarriak zehazten dituen deialdia uda ostean aurkeztuko da eta abendua amaiera arte bidali ahalko dira proposamena, «beti ere 35 urte azpiko idazleen kasuan».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.