

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Aranberri poetak Xabier Lete VII. Saria jaso du 'Baden Verboten' ('Debekatuta dago bainatzea', alemanez) poemarioagatik, epaimahaiak «heldutasun poetiko harrigarria» duela iritzita, «bai edukiari bai egiturari, iruditeriari eta hizkuntzari dagokienez» eta haren idazkera «bizia, aberatsa eta egokia» goraipatu ostean. Garaikurra datorren martxoaren 21ean, Poesiaren Nazioarteko Egunean, egingo den gala batean jasoko du sariarekin batera doazen 12.000 euroez gain. Ostean, argitaletxe batek kaleratuko duela aurreratu du Foru Aldundiko Kultura Departamentuak.
Ez da Aranberriren poesiaz nabarmendutako bertute bakarra izan. Askotariko gaiak jorratzen dituela aurreratzen du ebazpenak, lehen begiratuen agian irakurlearentzat «beren artean zerikusirik ez duten poema batzuen bilduma hutsa» badirudite ere «osotasun bakar eta trinkoa» dela defendatu dute. Horietan, gainera, «naturaren ezagutza sakonetik eratorritako irudiek garrantzi handia dute». Ingurua ez da erreferentzia bakarra, euskal literaturak, literatura unibertsalak zein filosofia oso presente baitaude, hori bai, «poemen harira behar bezala tratatuak izan direnak».
Estilo aldetik idazkera « bizia, aberatsa eta egokia» darabil poetak. «Bistakoa da euskararen aukera guztiak sakon ezagutzen dituela – eta letra larriz erabiltzen ditu –, hori gabe ezin baita honen moduko proiektu poetiko handinahi bat gauzatu», jasotzen du epaimahaiak bere argudioetan.
Aranberriren lana txalotzeaz gain, epaimahaiak edizio honetara aurkeztutako 16 lanen «maila handia» goraipatu du, «batez ere bi edo hiru lanena, eta horrek asko zaildu digu irabazlea aukeratzea».
Aurreko sei edizioetan, hurrenez hurren, Karlos Linazasoro ('Ezer gehiago behar gabe'), Luis Garde ('Eremuen birkalifikatzea'), Asier Serrano ('Linbotarrak'), Juanjo Olasagarre ('Ia hemen'), Jon Gerediaga ('Natura berriak') eta Nerea Arrien ('Zoonomia') nagusitu dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.