Iker Mendia
Viernes, 4 de abril 2025, 16:37
2022an Hitz Hibridoak bekari esker sortu zuten eta hiru urteko ibilbidean hainbat emanalditan eskaini duten 'Hitz esana' poesia errezitaldia izango dute mintzagai Hitzetik Hortzera saioan Mejillon Tigre kolektiboko kide diren Eider Adeletx eta Ane Zubeldia poesiazale eta poetek. Horretaz gain Iruñeko eta Oiartzungo bertso saioak ere ikusgai izango dira.
Publicidad
Hitz esana emanaldia definitzeko kontzeptu desberdinak erabili diren arren, spoken word-a da egiten dutena Adeletx eta Zubeldiak. Zuzenean emateko egina den poesia molde honetan eroso sentitu, eta egin nahi zuten hori nola lortu duten kontatuko digute; gainera, poemak sortzeko prozesua, zeri buruz idatzi, nola gorpuztu eta oholtzaratu ere izango ditugu hizketagai.
Spoken word-ak edo Hitz esanak bertsolaritzarekin dituen antzekotasunei buruz ere arituko dira; baita, Mejillon Tigreren emanaldi batean inprobisazioak duen tokiaz eta behin bira amaituta hartuko duten bideaz edo egin nahiko luketenaz ere.
Bertsoaldiek ere izango dute tartea aste honetako programan, beti bezala. Alde batetik, Iruñeko Zabalgune auzoko bertso afaria eramango da pantailara. Garazi San Martinek egin zituen gai-jartzaile lanak eta Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina aritu ziren bertsotan.
Beste alde batetik, Oiartzunen egin zen PUF bertso-saio musikatua ikusiko dugu, Literaturan plaz(a/e)ra ekimenaren baitan egin zena. Bertsotan egin zuten Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxek, gai-jartzen Ainhoa Urien aritu zen, eta Bastien Marianne eta Patxi Amulet musikariek jarri zituzten bertso doinuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.