
Secciones
Servicios
Destacamos
'Negua' atzean utzita, «uda usaina» duen eta entzulea «oraina sentitzera eta oroitzapen berriak sortzera» gonbidatu nahi duen 'Zuri begira hemen' single berria aurkeztu du Eider Saezek (Lazkao, 1998). «Behatzen artean denborak ihes egin baino lehen», animatzen du lazkaotarrak.
'Zuri Begira Hemen' soinu freskoa, intimoa eta xehetasunez betetako kantua da, «uda honetarako soinu-banda ezin hobea» da. Melodia leunak organikoa besarkatzen duen eta zirrara zintzorako lekua uzten duen ekoizpen batekin elkartzen dira, edertasuna inperfektuan eta egunerokoan ere bizi dela frogatutzeko asmoz. Ez da Eider Saezek dakarren berritasun bakarra, kantuak udako birari ere hasiera emango baitio.
Aurrez bi lan kaleratu ditu lazkaotarrak 'Loratzen' (Airaka, 2023) EPa eta 'Nola aldatu gara?' (2024) diskoa. Azken honetan «itxi gabeko zauriak» zituela konturatu zen eta «pertsona erreserbatu» bezala definitzen bada ere, hauek ixteko «paper batean plasmatu» behar zituela nabaritu zuela dio, «abesti batean jarri eta nigandik atera, kanpora eraman». Hala, abestiz abesti «bidaia» bat islatzen du. Adibide argia dira kantuen izenak, 'Negua'-tik '< 3'-era. «Bihotzaren sinboloa eskerrak emateko. Gertatzen zaizkigun gauza on eta txarrak pasatzen dira, garrantzitsuena inguruan dituzun pertsonak eta harremanak dira», azaldu zuen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.