Borrar
Señora Sariketaren V. edizioa Laudion aurkeztu zuten Bertsozale Elkartea

Señora Sariketaren bosgarren edizioa maiatzean, 14 bertsolarirekin

Plaza utzi edo jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak ariko dira aurten bertsotan

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 20 de abril 2025, 20:36

Señora Sariketa bueltan da. Maiatzean burutuko du bere bosgarren edizioa eta parte hartzea berezia izango du, gainera, plaza utzi edo jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak ariko baitira bertsotan. Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Maiatzaren 10, 17 eta 31n izango dira saioak. Eskoriatzan eta Iurretan kanporaketak eta Iruñean finala. Guztira 14 bertsolarik kantatuko dute eta bikokeka izango da parte hartzea.

Señora Sariketako parte hartzaileak plazan ez dabiltzan bertsolariak izatea ondoko arrazoiek eragin dute, antolakuntzak prentsa oharrean jakinarazi duenez: «Bertso plazara jauzi egiteko bidea hertsia izan delako orain arte: herriko bertso eskolan hasi, Eskolartekoan arrakasta izan, hortik gazte sariketetako deia jaso eta sariren bat lortu, txapelketan izena emateko adorea izan eta adore hori izateko legitimitate publikoa sentitu, plaza guztiei baietz esan… (...) Bide hertsi horrek, historikoki, batez ere, emakumeak eta genero disidenteak baztertu ditu, nahiz eta, azken urteetan Eskolartekoetan eta gazte sariketetan bestelako panorama ageri den (feminismoak egindako lanaren ondorioz)».

Hori kontuan izanda, aurtengo sariketan kantuan arituko dira: «Bide hegemonikoan hasi, baina bertso jarduna utzi duten emakume eta genero disidenteak» eta «plazan, bertso jardun egonkorrik ez duten emakume eta genero disidenteak».

Bazkari formatuan

Señora Sariketako hiru saioak bazkari formatuan izango dira: 14:00etan bazkaria eta 17:00etan saioa. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.

Lehenengo kanporaketa maiatzaren 10ean jokatuko da Eskoriatzako Elizoste Elkartean eta bertan kantuan ariko diren sei bikoteak honakoak dira: Iraitz Sarasola eta Maddi Etxeberria, Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart; eta Markel Laskurain eta Lierni Rekondo. Gaiak jartzeaz Lierni Altuna arduratuko da.

Bigarren kanporaketa Iurretanko Montoste Elkartean izango da, maiatzaren 17an. Lau bikote elkartuko dira bertan: Joane Aldalur eta Irati Tolosa; Idoia Anzorandia eta Zihara Enbeita; Udane Mugerza eta Maddi Gallastegi; eta Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre. Gai jartzen Jone Lizarralde ariko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Señora Sariketaren bosgarren edizioa maiatzean, 14 bertsolarirekin

Señora Sariketaren bosgarren edizioa maiatzean, 14 bertsolarirekin