Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Soinu txikia eta hegazkinak ditu gustuko Iñakik.

Albiztur aldera egingo du igande honetan 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Tolosaldeako herriko bizilagunen eskutik ezagutuko dituzte inguruak

Domingo, 28 de marzo 2021, 13:12

Tolosako eskualdean dagoen Albiztur herria ezagutuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren atal berrian

Lehendabizi, Pagadik Iñakirekin egingo du topo. Soinu txikia eta hegazkinak ditu gustuko. Hegazkinetarako afizioaren nondik norakoak azalduko dizkio eta baita Albiztur fandagoaren sorterria dela ere. Anderrek berriz, herriko hainbat bitxikeria kontatuko dizkio, tartean, Gipuzkoan harri bakarretik egindako askarik handiena bertan dagoela eta Donostiako Santa Katalina zubia Alkizako harriarekin egina dela. Xabierrek, berriz, kotxeekiko duen afizioa erakutsiko dio Pagadiri; hiru kotxe ditu eta hirurak marka berekoak. Animaliak ere baditu eta Ero zerria ezagutuko du aurkezleak. Bukatzeko, Karlosekin arituko da baserriko lanetan. Babarrunak eta artoa aletzen ariko dira, baita ardiei jaten ematen ere.

Zuhaitzek, bere aldetik, Joxe topatuko du San Gregorio ermitan. Belarrietako gaitzak sendatzen omen ditu. Danbolin txiki bat du eta gaztain hamaiketakoa egingo dute. Mari Carmenekin elkartuko da ondoren eta babarrunak prestatuko dituzte. Hurrengo herritarra, Juan Mari, emaztea ezagutu zuen garaiaz mintzatuko zaio karretilarekin etxe aldera doala. Bukatzeko Maribirekin kafea hartuko du aurkezleak, eta honek herriko lau Mariak Parisera joan zireneko anekdota kontatuko dio.

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren atal berria, igandean, 22:00etan, ETB1en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Albiztur aldera egingo du igande honetan 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak

Albiztur aldera egingo du igande honetan 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak