Borrar
Herri kirolak

Lehenengo Euskal Duatloia gaur Azpeitiko zezen plazan

Zaldua, 'Zelai IV', Mugertza anaiak, Julen eta Oier Kañamares, Jauregi, Eneko Saralegi eta Irazabal ariko dira lanean 11:30etan

Jueves, 6 de enero 2022, 08:51

I. Euskal Duatloia jokatuko dute gaur, Errege Egunez, Azpeitiko zezen plazan. 11:30etan hasiko da txapelketa, eta guztira bederatzi herri kirolarik parte hartuko dute lehian: Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola 'Zelai IV', Oier eta Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Ugaitz eta Aratz Mugertza, Aritz Irazabal eta Arkaitz Jauregi ariko dira nor baino nor gehiago.

Aizkora eta korrika uztartuko dituzte I. Euskal Duatloian: 45 ontzako etzandako lau enbor moztu beharko dituzte, ondoren lau kilometro korrika egin, eta amaitzeko 45 ontzako zutikako lau enbor ebaki, horiek dira duatloiko parte hartzaileek osatu beharko dituzten lanak.

Denak ere aizkolariak dira eta faborito argirik ez dago lehenengo aldia baita honelako txapelketa bat jokatzen dela. Bakoitzaren ibilbidea ikusita Xabier Zalduak txapelatik gertu beharko luke, baina zutikako lanak garrantzi berezia hartuko du eta hor hobekien moldatzen den kirolariak irabazteko aukera asko izango ditu. Hori bera esan zuten aurkezpen egunean partehartzile hainbatek. Beste izen handietako bat Ugaitz Mugertzarena izan daiteke. Aizkolarietan mailarik altuena duena da eta gainera ongi moldatzen da zutikako lanetan. Gainera mutil arina da. Gertutik jarraitzekoa izango da baita bere anaia Aratzen lana.

Partehartzaileen artean badira pentatloian aritutakoak, baina duatloia lan ezberdina da eta arintasuna garrantzitsuagoa da. Horregatik Eneko Saralegiren apustua ere ez da txarra. Arkaitz Jauregik ere erakutsi du apustuetan lan hauetara ongi egokitzen dela. Kañamarestarrak ohikoak dira honelako txapelketetan, Aritz Irazabal Bizkaiko txapelduna da pentatloian eta Ioritz Gisasolak maila handia du bai aizkoran eta bai korrika.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lehenengo Euskal Duatloia gaur Azpeitiko zezen plazan

Herri kirolak: Lehenengo Euskal Duatloia gaur Azpeitiko zezen plazan