
Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Lunes, 20 de junio 2016, 12:19
Aranzadi Zientzia Elkarteak gazteei zuzenduriko Gerra Zibilari buruzko auzolandegi bat antolatu du uztailean Asteasun, Adunan eta Zizurkilen, hiru udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Gazteen formakuntza sustatzeaz gain, ekimenak Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea du helburu.
Auzolandegia 18-30 urte bitarteko gazteei bideratuta dago, gazteak auzolanaren dinamikara hurbiltzea eta Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu dituelako. Horrez gain, euskara hutsean izango dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Auzolandegia uztailaren 11tik 23ra bitartean egingo da Asteasun, Adunan eta Zizurkilen, lehenengo erresistentziaren gune izan baitziren Tolosaldeko hiru herri horietako gatazka guneak Gerra Zibilean. Auzolandegian zehar, parte hartzaileek bisitak eta hitzaldiak izango dituzte. Bisitak zein hitzaldiak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek eta beste elkarte edota erakundeetako adituek emango dituzte.
Izena emateko epea zabalik dago jada eta ekainaren 26ean bukatuko da. Auzolandegiak 150 euro balio du eta prezio horren barnean sartzen dira ostatua, ikastaroaren barneko garraioa eta janaria. Matrikula egin nahi duenak [email protected] helbide elektronikora mezu bat bidali behar du ondorengo datuekin: izena eta bi abizenak, jaiotze data, helbidea, herria, telefonoa, NAN zenbakia eta Gizarte Segurantzalaren zenbakia.
Horrez gain, 150 euroak kontu korronte zenbaki honetan sartu bear dira: ES39 2095 5206 05 1060040820. Diru sarrera egiterako garaian, izena eta Asteasu-Aduna-Zizurkil Auzolandegia jarri behar da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.