Historiaurrea ikasi genuen garaian agertu zitzaizkigun bidera neandertalak. Labur esanda, atzean geratu ziren horiek, aienatu egin zirenak. Geroztik, sapiensa izan da homoaren ondorengo bakarra. Hobeto egokitu omen ziren ingurunearen koska eta gorabeheretara. Aurreratuagoak eta argiagoak omen ziren. Neandertalen eta Homo sapiensen artean zegoen aldea azaltzeko, Juan Luis Arsuaga paleontologoak konparazio bat iradoki zuen: gu zakurrak ginateke haientzat, eta haiek guretzat otsoak (Hobbesek ez luke alderik ikusiko alderaketa horretan: gizakia gizakiarentzat otso).
Publicidad
Asko jota, irain gisa entzun ohi dugu noizean behin 'neandertal' hitza, norbait astapotro galanta dela adierazteko, nahiz astapotrokeria handienak sapiensek egin. Ordutik hona, sapiensak bere irudi eta moldera landu du gaur ezagutzen dugun mundua: artea, finantzak, demokrazia, giza eskubideak, genozidioak, aisialdi narkotizatzailea… baita adimen artifiziala ere. Eta espezieen arteko partida horretan kartak nahasten nabilela, burura etorri zait agian gu garela orain neandertalak bihurtzen ari garenak, adimen artifizialari lekukoa emateko. Gu baino espezie azkarrago bat sortu dugu, denbora epe laburrean atzean utziko gaituena, askoz garatuagoa eta sendoagoa. Alegia, bere burua Homo Deustzat jotzen zuen hura aurki izan daitekeela ordezkatua.
Neandertalen argazki bila hasi naiz interneten. Burua estutzeko behar handirik gabe, haien antz gero handiagoa hartzen ari garela iruditu zait. Antza arkeologikoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.