Borrar
Arditurri meatzaritza gunea patxadaz ezagutzeko txangoa
'Mineralen bila'

Arditurri meatzaritza gunea patxadaz ezagutzeko txangoa

Igandean izango da, bi orduko iraupena izango du eta «edonork» egiteko modukoa dela azaldu du antolakuntzak

I. M.

Miércoles, 20 de noviembre 2024, 12:17

Udaberria ondo igarota denez eder asko dugu, gure zorionerako, inguruko natura. Txango, ibilaldi eta bestelakoak egiteko parada ezin hobea, baina batzuetan zaila da jakitea zein den egokia, iraupena edo zailtasuna kontuan hartuta etxeko txikienekin egiteko modukoa den edota, bestela ere, hauspoa gehiegi berotu gabe egiteko mailan dagoen bat.

Horren jakitun, Arditurriko parketxeak ibilaldi erraza eta, zehazten duen moduan, «edonork egiteko modukoa» antolatu du igande honetarako, azaroak 24. Parketxetik beratik 10:00etan abiatuta 'Mineralen bila' mendi ibilaldi gidatua proposatu du Aiako harriko natura-parkeko eremuan barrena, Arditurri meatzaritza gunean, ustiatu ziren mineralen eta meategian arrastoak ikusteko. Aurreikuspena da bi orduko iraupena izatea eta prezioa 6 eurokoa da, 12 urtetik beherakoentzat, aldiz, 4 eurokoa. Azalpenak elebidunak izango dira.

Izan ere, Arditurri meagunea bi mila urtetan meagunea izan da, baina oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak izan ziren mineralak. Helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ere ustiatutako mineralak topatzea, hori bai, bertan utzi beharko dira, gaur egun gune hau natura-parkean dago-eta.

Ohi bezala, jardueran izena-ematea beharrezkoa dela azpimarratu du parketxeak. Hartarako, nahi duen orok 943 49 42 48 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara dei dezake edota [email protected] helbide elektronikora idatzi. Plaza mugatuak izateaz gainera, (hala balegokio), eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arditurri meatzaritza gunea patxadaz ezagutzeko txangoa