I. M.
Miércoles, 20 de noviembre 2024, 12:17
Udaberria ondo igarota denez eder asko dugu, gure zorionerako, inguruko natura. Txango, ibilaldi eta bestelakoak egiteko parada ezin hobea, baina batzuetan zaila da jakitea zein den egokia, iraupena edo zailtasuna kontuan hartuta etxeko txikienekin egiteko modukoa den edota, bestela ere, hauspoa gehiegi berotu gabe egiteko mailan dagoen bat.
Publicidad
Horren jakitun, Arditurriko parketxeak ibilaldi erraza eta, zehazten duen moduan, «edonork egiteko modukoa» antolatu du igande honetarako, azaroak 24. Parketxetik beratik 10:00etan abiatuta 'Mineralen bila' mendi ibilaldi gidatua proposatu du Aiako harriko natura-parkeko eremuan barrena, Arditurri meatzaritza gunean, ustiatu ziren mineralen eta meategian arrastoak ikusteko. Aurreikuspena da bi orduko iraupena izatea eta prezioa 6 eurokoa da, 12 urtetik beherakoentzat, aldiz, 4 eurokoa. Azalpenak elebidunak izango dira.
Izan ere, Arditurri meagunea bi mila urtetan meagunea izan da, baina oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak izan ziren mineralak. Helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ere ustiatutako mineralak topatzea, hori bai, bertan utzi beharko dira, gaur egun gune hau natura-parkean dago-eta.
Ohi bezala, jardueran izena-ematea beharrezkoa dela azpimarratu du parketxeak. Hartarako, nahi duen orok 943 49 42 48 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara dei dezake edota arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi. Plaza mugatuak izateaz gainera, (hala balegokio), eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Cotarro de Moradillo de Roa, Premio Zarcillo de Honor
BURGOSconecta
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.