Oiartzun
Bihar aurkeztuko dute Elizaldeko auzogune berria garatzeko proposamena
Secciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Bihar aurkeztuko dute Elizaldeko auzogune berria garatzeko proposamenaElena Viñas
oiartzun.
Sábado, 24 de mayo 2025, 21:24
Urmendi haur eskola, Tolarieta eta Mendibil arteko eremuan Elizaldeko auzogune berria garatuko da datozen urteetan. Oiartzungo erdialdea zabaldu egingo da, eta erabilera publikorako espazio berriak, ekipamenduak, berdegune zabalak eta 200 etxebizitza eraikiko dira, gehienak babestuak.
Herriaren garapenean nabarmen eragingo duen eremua izanik, Udalak partaidetza prozesua jarri zuen martxan. Joana Mendiburu alkateak adierazi duenez, sustatzaileak egindako hasierako proposamena «oiartzuarrekin batera» hobetu nahi izan dute. «Gure herriaren beharretara egokitutako proposamena lortu nahi izan dugu».
Horregatik, egingo diren eraikinak, plazak, berdeguneak eta kaleak nolakoak izan behar duten landu da. 150 lagunek hartu dute parte saioetan, eta bertan jasotako ekarpenak aintzat hartuta osatu da proposamen berria.
«Pozik» azaldu da Mendiburu prozesuaren emaitzarekin. «Oso ariketa kolektibo polita egin dugu. Hasierako proposamena asko aberastu da saioetako ideia eta iritziekin, eta eskertuta nago parte hartu duten herritar guztiekin». Astelehenean (hilak 26) aurkeztuko dituzte emaitzak.
«Jaso ditugun ekarpenak sustatzaileari helarazi dizkiogu eta hasierako proposamena asko hobetu da. Asteleheneko saioan azalduko dugu antolaketa orokorra zein izatea aurreikusten dugun: alde batetik, etxeen, plazen eta berdeguneen kokapena, bestetik, trafikoaren eta oinezko bideen antolaketa eta, azkenik, ekipamenduen eta lokal komertzialen guneak». Garapen urbanistikoen lanketa luzea den arren eta bidean zenbait aldaketa egon daitezkeen arren, aurkeztuko duten proposamena «auzogune berriaren oinarria» izango dela azaldu du.
Landetxe Kultur Aretoan izango da, 18:00etan. Euskaraz izango da baina gaztelaniara zuzeneko itzulpena egongo da. Aurreko bi hitzorduetara etorri ez diren herritarrak ere gonbidatu ditu saiora alkateak. «Bertan bizitzeko asmoa izan edo ez, herriko etorkizunerako gune estrategikoa izango. Beraz, etor zaitezte proposamena ezagutzera!».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.