DV
Miércoles, 15 de enero 2025, 13:13
Iraganean egindakoa ezagutzea ezinbestekoa da egungo gizartea ulertzeko eta transmisio lan horretan Arditurri Parketxeak 2025ari egun gutxi eman dizkio lehen espedizioa antolatu eta erromatar garaiko galeria bat erakusteko. «Ba al da, oraindik, kaskoa jantzi, lurraren erraietara jaitsi eta garai batean Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizi izan ez duenik?», dio zabalpen mezuak.
Publicidad
Ez da ohiko bisita hutsa izango, erromatar garaitik gaur arte ezkutuan eta eraldatu gabe mantendu den eta bestela irekitzen ez den galeria bat bertatik bertara ikusteko aukera izango baita. Hala, besteak beste, 2000 urte meatzari horiek egiten zuten lana zentzumen guztiekin sentitu ahalko dute bertaratzen direnek.
Galeriaren tamaina oso txikia da eta, horregatik, antolatzaileek bi txanda antolatu dituzte, goizeko hamarretan gaztelaniazkoa eta hamaika eta erdietan euskarazkoa, bakoitzean gehienez zazpi lagunentzako tokiarekin. Zoritxarrez, ez da familia osoak egiteko plana, bisitan parte hartu ahal izateko gutxienez 14 urte izan behar baitira.
Parketxeak antolatu ohi dituen ekimenetan izan ohi den bezala, Iztueta Baserrira bisitan parte hartu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena. Hartarako, mezu elektronikoa bidal dezake arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera edo ondorengo telefono zenbakietara deitu: 943 49 42 49 eta 688 89 50 68. Informazio gehigarria aipatutako bideetan zein www.gipuzkoanatura.eus webgunean topa daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.