Goizarin

'Iparra galdu gabe' orientazio jolasa, igandean Arditurrin

Ubilbidea gutxi gorabehera hiru bat kilometrokoa dela adierazi dute eta berau «erraza» dela

I. M.

Viernes, 19 de enero 2024, 08:52

Aste-bukaera honetan danborrak eta barrilak astintzeaz gain, badira bestelako proposamenak. Hala, Arditurri Parketxeak igande honetarako, urtarrilak 21, familia guztiei bideratutako 'Iparra galdu gabe' orientazio jolasa proposatu du.

Publicidad

Plana elebiduna izango da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 10:30ean hasirik hogei minutuko txandak izango dira eguerdiko 12:10ak arte. Arditurri parketxetik abiatuko dira guztiak eta, jakinarazi dutenez, maila egokitua dago giro onean gozatu eta goiz ezberdin eta dibertigarri bat igarotzeko. Hala, ibilbidea gutxi gorabehera hiru bat kilometrokoa dela adierazi dute eta berau «erraza» dela.

Aiako Harriaren magalean dagoen natura-parkearen orientazio jolasean bertako inguruan zehar barreiatuz bisitariak froga desberdinak» bilatu beharko dira. Horretaz gain, antolatzaileek nabarmendu bezala bertako parajeak eta bitxikeriak ezagutzeko eta gozatzeko aukera paregabea izango da.

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatutako jardueretan ohikoa den bezala, 'Iparra galdu gabe' orientazio jolasean ere izen-ematea beharrezkoa izango da. Hartarako nahi duen orok 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefonoetara dei dezake edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi. Prezioa 3 eurokoa izango da pertsonako 12 urtetik beherakoen kasuan eta hortik gorakoenean, aldiz, 5 eurokoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad