Gaurko zutabea, euskaraz. Lotsagarria lehen aldia izatea. Tira, Bidasoako 'Lehenbiziko' salmoia oso preziatua dela esango du baten batek. Donostiako Rekondo jatetxeak bi mila eurotan erosi du aste honetan bost kiloko arrain eder bezain basatia. Baina 'Lehenbizikoa' 'Azkenekoa' ere bada. Bat eta kito. Ea zutabe honi ez zaion horrelakorik gertatzen. Konpromisoa hartu beharko genuke, baina aurrekariak ikusita sinesgarritasun falta nabarmena izango luke. Hoberena, isilik egon eta urtebete barru kontuak atera.
Publicidad
Urtea joan urtea etorri, Euskaraldiak eguneroko lanean erderaz aritzen garenoi galderak aurpegiratzen dizkigu, hamaika egunez bada ere. Gaur euskaraz idatzi eta hurrengo urtera arte, ez genuke hori nahi. Gehiago egin beharko genuke. Askoz gehiago. Txapa paparrean jartzea baino ardura handiagoak hartu beharko genituzke. Euskara ahoan. Eta paperean. Hori jakin badakigu.
XXI. mende honetan, gizarteak irabazitzat jotzen zituen hainbat eskubide kolokan daudela azaleratu da, eta ezer ez dagoela betirako irabazita ikasi dugu. Aurrera egin ezean atzera joaten dela argi geratu da. Atzera buelta hori azkartzeko eta indartzeko prest dauden lagunak ez direla falta ere agerikoa da. Euskararen alde aritzen direnek ondo dakite hori. Katea etenda ikusi zuten etxe askotara itzuli da euskara, bilobek ekarrita, aitona-amonen pozerako. Baina ezer ez da segurua.
Erabiltzen ez diren tresnak herdoildu egiten dira, eta beraz erremintak eskuartean dituztenengan hasten da erantzukizuna. 'Lehendabizikoa' atera dute ibaitik. Hau erreko da parrillan, merezita, baina atera daitezela hurrengoak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.