Secciones
Servicios
Destacamos
Denborak irentsi du albistea, komunikabideen arreta egun ba-tzuk bereganatu ondoren. Galduak izango ditu gaurkotasuna, erakargarritasuna eta gainerako tasun guztiak. Gaurko hainbat eta hainbat albisteren patua.
Beatriz Flamini kirolariak egin duenaz ari naiz: 500 egun bizirik iraun Granadako kobazulo batean, bakarrik, kanpoko errealitatearekin apenas kontakturik gabe. Baina ez errekorren bat lortzekotan, baizik eta zientziak azter ditzan zer-nolako eraginak eta ondorioak dituen azken muturreko egoeran bizitzeak.
Ez dakit ondo ulertu ditudan gauzak. Halakoetan, gainera, erraz sortu ohi da morboa, eta gauzak erraz atera ohi dira beren onetik. Eta, azkenean, zazpigarren apaleko kontu hutsaletan galdu ohi gara, noiz eta gaiak arreta hobea merezi duenean. Niri, adibidez, esperimentu ezin ankerrago bat gogorarazi dit, ametsik gaiztoenetan ere bizi ez den horietako bat.
Gerra Hotzaren garaian, tortura-teknika moduan erabili omen zuten lurralde etsaietako agente sekretuei informazioa ateratzeko, suabe-suabe. Gizakia erabat hondatzeko, nahikoa omen da inolako estimulurik gabe uztea, azken muturreraino eramatea haren isolamendua. Ez dezala ezer ikusi, ezer en-tzun, ezer usaindu, ezer dastatu; ez dezala inolako bero-hotzik sumatu edo grabitatearen eraginik antz eman.
Horretarako, halako likido lodi batean jartzen omen zuten gizajoa, gorputzaren tenperatura berdinean, eta hala sartzen omen zuten gela batean, ez argirik, ez hotsik, ez usainik gabekoan. Eta horrela, munduaren inolako berririk ez zuela edukitzen omen zuten puska batean, harik eta azkenean, denboraren arrastoarekin batera, bere buruarena ere galtzen zuen arte.
Azken muturrak badu, nonbait, halako erakargarritasun berezi bat. Horregatik izango dugu, denok ere, gauzak azken muturreraino eramateko joera. Gaztetan, muga fisikoak probatzekoa. Gaztetasuna galdu ahalean, gizadiaren jakintza noraino iristen den jakitekoa. Iritsiko ahal zaizkigu, noizbait, Beatriz Flaminiren esperimentutik zientifikoek ateratako ondorioak. Balioko ahal digute, balioko!, munduko torturatzaile guztiak azken muturreraino gaitzesteko.
Bitartean, Robert Lanza-ren 'Biocentrismo' eta 'Más allá del biocentrismo' bezalako liburuak irakurtzearekin etsi beharko dugu. Edo Internetek horiei buruz dakarrena xurgatzearekin. Hori da gauzak –jakin-mina eta jakintza– azken muturreraino eramatea!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.