Borrar

Kultur Astea, bihartik igandera arte

NÚÑEZ

Domingo, 15 de noviembre 2015, 00:31

Astelehenetik igandera bitartean kultur ekitaldi ugari izango dira Adunan. Astean zehar, emanaldi guztiak Kultur Aretoan egingo dira. Bihar astelehena, 'Bizi Abentura Hegoamerikan' ikus-entzuneko emanaldia eskainiko dute Maitane Garmendia eta Beñat Doyharzabalek 19:00etan.

Asteartean, hilak 17, Jakoba Errekondok 'Bizi Baratzea' liburua aurkeztuko du 19:00etan. Asteazkenean Aduna eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko senidetzea berretsiko da, Euskal Fondoa, Zizurkil eta Adunako elkartasun taldeen eskutik 19.30ean.

Haurrentzako ekitaldiak ere antolatu dira. Ostegunean 17:00etan Elordi plazako aretoan 'Azken Eguzkilorea' antzezlana eskainiko da eta, ondoren, 19:00etan, euskal jantzien inguruko hitzaldi-ikastaroa eskainiko du Atonduk Kultur Aretoan.

Ostiralean Santa Zezilia ospatuko da herrian. Loatzo Musika Eskolako ikasle eta irakasleek Kalejira egingo dute eta ondoren merienda izango dute. 21:30ean, Erramun Martikorenak kantu jaialdia eskainiko du Elizan.

Larunbatean, Naiara Txurrukak kontserba ikastaroa emango du Txulobi elkartean 9:00etatik 13:00etara. Ikastaroa doakoa izango da. 11:30ean kantu jira herrikoia egingo da herrian zehar eta 16:00etatik aurrera Txulobi elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketako Adunako kanporaketa jokatuko da. Gainera, 15:30etik aurrera, haur eta gazteentzako puzgarriak, zezen mekanikoak eta jolasak. Igandean mendi martxa egingo da herritik Atxulondoko burdinolara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultur Astea, bihartik igandera arte