Borrar

Beasain

Euskaraldiaren inguruko bi ekitaldi gaur eta bihar beasaindarrentzat

J. Z.

beasain.

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:30

Beasaindarrak giro berezian murgilduko dira aste honetan Euskaraldiaren baitan antolatutako bi kultura-ekitaldi berezien eskutik. Aittu euskara elkarteak antolatuta, gaur eta bihar iluntzerako, plan erakargarriak izango dira herriko kaleetan eta Usurbe antzokian, magiaz eta antzerkiaz bustita.

Lehen hitzordua gaur arratsaldean izango da, 19:30ean hasita, herriko erdiguneko kaleetan zehar egingo den Magia Poteoa. Imanol Ituiño magoak gidatuko du ekimena, eta ikusleei magia ikuskizunak eta pintxo-pote berezia uztartzen dituen ibilbide dinamikoa eskainiko die. Kaleak magiaz beteko dira.

Bihar ,berriz, kultura eskaintza Usurbe antzokira eramango da, 20:30ean hasiko den 'Ez Dok Hiru Akustikoa' antzezlanarekin. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktore ezagunek eskaintzen duten emanaldi honek Euskal Herriko imajinario musikalari errepaso ironiko, umoretsu eta dibertigarria egingo dio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren inguruko bi ekitaldi gaur eta bihar beasaindarrentzat