
Secciones
Servicios
Destacamos
Mende laurden bete du igande honetan Erlezain Egunak, eguraldi sargori eta bisitari ugarirekin. Goiz osoan jende ugari gerturatu zen pilotalekura, baita herriko kaleetan egin zen artisautza azokara. Eztia eta erlekiak ziren nagusi, erlezainek egiten duten lana balioan jarriz, baina artisautza produktuak ere baziren eta bisitariek ez zuten galdu ekoizleekin bertatik bertara hitz egiteko aukera.
Pilotalekuan Gipuzkoako XXV. Ezti Lehiaketa ospatu zen. Aurten mota ezberdinetako 21 ezti aurkeztu ziren. Erlezain elkarteko zein elikadura sektoreko profesionalek osatu zuten epaimahaia: Bidatz Sasiain elkarteko kideak, Rafa Gorrotxategi gozogileak, Mattin Jauregi erlezainak eta Jokin Arrospide Mahalako nagusiak. Balorazioa egiterakoan hainbat ezaugarri hartu zituzten kontutan, besteak beste, ontziratzea, eztiaren itxura eta zaporea. Goiz guztian luzatu zen dastaketaren ondoren, Bergarako Carmen Etxeberria nagusitu zen, Irungo Itziar López izan zen bigarren eta Urretxuko Aitor Prieto hirugarren.
Epaimahaiaren balorazioarekin batera, frontoira gerturatu ziren ehunka pertsonek txapelketako zazpi ezti dastatzeko aukera izan zuten, gustukoena bozkatuz. Herri-lehiaketa honetan ere Carmen Etxeberria bergararrak eraman zuen sari nagusia. Bozka eman zuten pertsonen artean, ezti ezberdinekin osatutako saskia zozkatu zen, Noa Lopetegi zegamarrarentzat izan zena.
Era berean, Aitxuri herri eskolako ikasleei Marrazki Lehiaketako sariak banatu zitzaizkien. Gainera, Gipuzkoako Gozogileen elkarteko hainbat kidek eztiarekin egindako gozoak egon ziren ikusgai azokan eta, amaieran, ikusleen artean banatu ziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Cork busca turistas en el norte de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.