Borrar
Erlezain Egunaren XXIV

Eztia eta erlezainak nagusi gaurko goizez Zegaman

Edizioak ehundaka goierritar bildu ditu goizean zehar eguneko plan gozoa dastatzeko

Domingo, 10 de marzo 2024, 15:57

Urteko zita 'gozoena' bueltan izan da beste urte batez Zegaman. Gaurko goizez, Erlezain Egunaren XXIV. edizioa ospatu da frontoian. Gipuzkoako Erlezainek eta Udalak, azken urteetako egitarauari heldu diote beste behin jardunaldi berezi honetaz gozatzeko aukera eskainiz. Eztia, erleak eta bertatik eratorritako beste hamarnaka produktuk haien lekua izan dute bertan. Txistularien esku egon da goizean goizeko jardunaldiaren estreinua, 10:00etan Zegamako kaleetan bait zebiltzan giroa alaitu eta jendea azoka ingurura erakartzen.

Goiz guztian zehar, artisau azokaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Bertan, inguruko ekoizleek eskuz sortutako produktuak eskuratzeko aukera izan da, eta honetaz gain ere, bigarren eskuko erlezaintzako materialen salmenta burutu da bertan. Eskolako patioa izan da hauek guztiak bildu dituena, jostailuak, gozoak eta bestelako hamarnaka produktu jasoz. Erlauntzako produktuak, 'Mahala' yogurrekin batera dastatzeko aukera ere izan da frontoiean, gozotasuna eta etxeko produktuak konbinatu dituen postuan. Herriko frontoiak, eguneko ekintza nagusiak hartu ditu. Bertan, Rafa Gorrotxategi gozogileak, osagai modura eztia erabiliz egindako txokolatinen dastaketa eta txokolate tailerra eskaini du, azokara gerturatzen zen ororentzat. Eguerdiko 13:00etan, sari banaketari ekin diote. Lehenik, Aitxuri Herri Eskolako ikasleek burututako marrazki lehiaketako irabazleak ezagutu ahal izan dira, eta bertan izan dira herriko gazteak haien garaikurrak jasotzen.

Honen ostean, Gipuzkoako XXIV. Ezti Lehiaketaren sari banaketaren txanda heldu da, eta bertan goizean zehar probatu ziren 21 dituzten eztietatik hoberena, David Manso izan da. Bigarren postuan, Luis Nazabal sailkatu da eta podiumeko hirugarren lekua Javier Devesarentzat izan da. Herritarren saria beriz, Javier Elgarrestarentzat izan da. Festak ondoren herri bazkariarekin eta arratsaldeko bertso jaialdiarekin jarraitu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eztia eta erlezainak nagusi gaurko goizez Zegaman