
DV
Miércoles, 31 de enero 2024, 12:36
Gaztagintza eta arkumeen sekretuak «ezagutu, sentitu eta dastatzeko» bisita gidatua antolatu du Anduetza Parketxeak Segurako Ondarre gaztandegian igande honetarako, otsailaen 4an, goizeko 11:00etan. Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta artzainak Idiazabal gazta egiten hasten dira orain. Ondarre baserrian Goiburu familiak 200 urte baino gehiago daramatza gazta egiten eta Eneko Goiburuk, familiako artzain gazteak, bere baserrian, gaztagintzari lotutako sekretu ugari erakutsiko ditu.
Publicidad
Zita Ondarre gaztandegian bertan izango da otsailaren 4an, igandea, goizeko 11:00etan. Bisita gidatua aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Izena ematen duten helduek 12 euroko prezioa ordaindu beharko dute eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrek, aldiz, 6 eurokoa. Eneko Goiburu, familiako artzain gaztea, izango da gidari bere baserrian zehar.
Goiza ukuiluan hasiko da, bisitariek arkume jaio berriak ikusiko dituzte gertu-gertutik eta Latxa ardiari bazka emango diote. Gero Ondarre baserrian, Enekok gazta egitearen prozesua azalduko digu. Baita artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera erakutsi ere. Bukatzeko, gazta keztatua, keztatu gabea eta gazta-zarra dastatuko dugu, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.
Ohi bezala, Segurako Ondarre gaztandegiko 'gaztagintza eta arkumeen sekretuak' jardueran izena-ematea beharrezkoa dela azpimarratu du parketxeak. Hartarako, nahi duen orok 943 802 187 edo 688 62 36 09 telefono zenbakietara dei dezake edota anduetza@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi. Bestelako informaziorik jakiteko ere iturri berdinetara jo daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.