Borrar
SK Efimeroa ikuskizunaren momentu bat. NÚÑEZ
Alkiza

Gerra eta bakeaz hausnartu zuten Ur Maran Grap Hik topaketan

Lehen aldiz Koldobika Jauregik, Elena Cajaravillek eta Gerezi Jauregik erakusketa bateratua aurkeztuko dute

AMAIA NÚÑEZ

Domingo, 21 de agosto 2022, 00:10

Ohi baino beranduago, atzo arte grafikoek Ur maran izan zuten elkargunea Grap Hik topaketako bederatzigarren edizioan, obra eta teknika grafikoari eta irakurketa poetikoari buruzko topaketak. Bi ekitaldi egin ziren, alde batetik SK Efimeroa ikuskizuna eta, bestetik, erakusketa.

Eguraldia lagun zela, SK Efimeroa basoaren erdigunean egin zen. Ordubeteko ikuskizuna eskaini zuten, diziplina ezberdinetako erakustaldiarekin. Oraingoan, Koldobika Jauregi artistarekin eta Susana Cencillo akordeoi-jolearekin batera Juan Kruz Igerabide idazlea eta bere seme Beñat Igerabide musikariak parte hartu zuten.

Gaia ere gaurkotasun handikoa aukeratu zuten: 'Gerra eta bakea'. «Nobelarekin antzekotasuna kasualitatea da», aipatzen du Koldobika Jauregik. Izan ere, 'Guerra y paz' León Tolstói idazle errusiarraren liburu ezagunak, «Napoleonen garaiko gerrak eta historiak» ditu hizpide. «Guri gehienbat interesatzen zitzaiguna zen Tolstói eta nobela errusiar bat zela. Orain konfliktoarekin, Ukrainarekin, aprobetxatu genuen nobela horren izenburua erabiltzeko, Gerra eta Bakea, abiapuntu bezala», azaltzen du.

Honela, Tolstóiren liburuko izenburua jarraituz, gudaz eta bakeaz hausnartu zuten basoaren erdian dagoen antzeztokian «Liburuan ehuneko 90a gerra da eta hemen ere zati gehiena hartzen du», dio Jauregik. Berak aukeratu zituen irudiak, Susana Cencillo akordeoi-joleak jarriko zuen musika, Beñat Igerabidek soinua eta Juan Kruz Igerabidek testuak eta olerkiak. «Sarrera bat dago, gerrarekin lotuta, historian zehar gerrari buruz esandako zenbait esaldi erabiltzen dituena. Testu guztiak Juan Kruz Igerabiderenak dira. Sarrera gisako bat egiten du eta gero poesiarekin hasten da».

Jauregik, Cencillok eta Igerabidetarrek osatutako laukotearekin batera, beste artista batzuk ere parte hartu zuten ekitaldian. Carmiña Dovalek perkusioan lagundu zuen eta Oihane Igerabidek, perkusioan eta kantuan. Hauen parte hartzea ezusteko bezala gorde zen azken unera arte.

Ikuskizunean publikoak ere parte hartu zuen, SK Efimeroetan ohikoa den bezala. «Abesti oso ezagun bat kantatuz, 'Manbru se fue a la guerra', letra pixka bat aldatuta». Ikusleek estribilloa abestearekin batera 'guda'-tik 'bake'-ra pasa zen ikuskizuna.

Abuztuan eta arratsaldez egitea erronka izan zen beraientzat, normalean gauez egiten baitute, argi-jokoetaz baliatuz. «Basoaren erdiko harrobian egingo dugu, leku handia da eta eszenografia propioarekin», azaldu zuen Koldobika Jauregik emanaldiaren aurretik. Ikuskizun berezia prestatu dute, eszenatoki berezi horretarako. «Lurreko eszenografia guztia gerrarekin erlazionatuta dago, nobelan bezala. Ikuskizunean ere gerrak testu gehiago eman ditu», zioen. Horretaz gain, bestelako elementuak ere prestatu ditu Koldobika Jauregik performancerako. «Ikuskizuna 5x5 metroko oihalezko hondo gorri batekin hasten da, aizkora bat duena. Zintzilik dagoen bitartean lurreko lana egiten da. Oraingoan gehiena txuria da, puntu beltz askorekin, obusen kolpeak balira bezala. Hirutan lastoa jarriko dut eta abesten hasten garenean su emango diet. Pakearen zatian bost metroko kono txuri bat altxako da», laburtu zuen Ur marako basoan ikusi zenaz.

SK Efimeroaren ondoren negutegian erakusketa aurkeztuko dute Koldobika Jauregik berak, Elena Cajaravillek eta Gerezi Jauregik, 'Chez nous' izenburupean. Familian egiten duten lehen erakusketa da, orain arte Elena Cajaraville emaztearekin erakusketa bakarra egin duelako eta Gerezi alabak bere lana erakutsiko duen lehen aldia da. «Elenak oihalak jarriko ditu; Gerezik oihal batzuk ere bai eta koadro batzuk muntatu ditu erakusketa horretarako. Bere kasuan dena lotuta dago zinema zuzendari alternatibo batekin, Gaspar Noé, frantsesa, bere esaldi batzuetatik abiatu da lan hori egiteko», azaltzen du Jauregik. Berak obra bakarra jarri zuen, «eskultura handi eta ezberdin bat», orain arte inon erakutsi ahal ezin izan duena bere dimentsioengatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gerra eta bakeaz hausnartu zuten Ur Maran Grap Hik topaketan

Alkiza: Gerra eta bakeaz hausnartu zuten Ur Maran Grap Hik topaketan